Konposteroak… ia bete dugu gure lehen konpostagailua!

Atzo konpostagailuak berrikusi genituen Udaleko langilearekin. Eta… zelako sorpresa! Ia beterik dugu gure lehen konpostagailua!!

konpostagailua-termometroa-uliako-mintegietan

Termometroa sartu genuen zabor-pilaren erdian eta 50 gradutara igo zen berehala! Martxa oso ona darama! Tenperatura gertutik jarraitu behar den faktorea da, Jon Ander Galarragak artikulu honetan azaltzen digun bezelaKonposta Teknikariak gure pilaren tenperatura aldaketak erakutsi zizkigun, astero egiten dituen jarraipenekin fitxak betetzen bait ditu. Ea egunen batean, gure konposta formakuntza hobetzeko asmoarekin, datu hauek lortzen ditugun zuekin elkarbanatzeko. Konposteroak zaretenontzat Argiako Jon Anderren bloga irakurtzea gomendatzen dizuegu. Oso interesgarria eta erabilgarria da bertan aurkezten den informazioa!

%90eko kapazitatean daukagu lehenengo kutxa. Beraz gure azken hondakin-kutsatsoak bertan bota ditzakegu erabat bete ahal izateko! Konpostatzen doan einean pila dezente murrizten denez, orain dugu toperaino betetzeko aukera.

2º kutxa prest dago erabiltzen asteko. Udazkenean jasotako orbelekin “ohetxoa” egin dugu zuzenean bertara botatzeko etxeko hondakin organikoak. Dena den programa honetan 9 familia soilik garenez, animatu nahi dizugu konpostatzera! Eta, nola ez, auzo-konpostan parte hartzeko gonbitea luzatu bide batez. Inguruan auzotar asko bizi gara, eta Uliako Mintegien parkean dugu konposta egiteko aukera bikaina!! Hitz egin ezazue zuen bizilagunekin, kontatu zer den konposta eta animatu parkean gurekin partehartzera!! Kutxatxo marroiak ditugu parkean bertan, eta Ulia pasalekuko ateko giltzak konposteroentzako. Beraz egun batetik bestera hasi zaitezkete auzo-konpostan! Interesa duzuenok mezu bat idatzi dezakete uliakoauzoelkartea@gmail.com edo ingurumena@donostia.eus -era.

4 hilbate behar izandu ditugu lehenengo konpostagailua betetzeko eta orain, gutxienez, 6 hilabetez utziko ditugu lasai bertako xomorroak lanean ;-). Dena ondo badoa, udaran probatu ahal izango dugu Uliako Lore-Baratzeko lehen konposta mintegien baratzetan! Eta, nola ez! Nahi izanez gero, etxeko lorontzietan ere!

konposta, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.