Lortu nahi diren emaitzak

Proiektu honek auzoan ez ezik hiri mailan eragina eduki nahi du. Herritarrei erakusten espazio publiko utzien bestelako kudeaketa bat egitea posible dela, ikuspuntu parte hartzailea, horizontala eta gastu minimokoa gainera. Lehen urtean, funtzionamendu sinple bat eman nahi zaio, beranduago sendotzen joateko.

Auzo-Elkarte bezala, auzotarren inplikazio maila igo nahi dugu. Uliako Lore Baratzak proiektuaren barnean antolatzen ditugun jardueretan, inguruko biztanleen parte hartzea handitzea espero dugu, eta horrela bide batez auzoak dituen arazoak eta esperientziak elkarbanatzeko leku bat ere izango da. Espreski, gune honen kudeaketarekin lortu nahi dugun helburuetako bat gunearekiko eta bertan egin beharko diren jarduerekiko parte-hartzaileen konpromisoa sendo bat lortzea da. Horrela lorezaintzak dakarren aisialdi izaera baliatuko da, langabezian edo erretiroa hartuta dauden pertsonen denbora betetzeko. Jarduera hauek  osasungarriak izateaz gain gizarte inklusioa ere bermatzen dute.

DSC_0358

Jorratuko diren kutxak eta lursaila, laborantza ekologikoan egingo dira beti, bai elkarteak bultzatutakoak zein kanpoko eragileenak. Horrela, nekazaritza eredu hau bultzatuko da, ingurugiro aldetik dakartzan onurak, eta elikatzeko ohitura osasungarriago bat aldarrikatuz.  Bide batez, honako kontzeptuen inguruan lan egingo dugu: “Elikagaien Subiranotasuna”, “Agroekologia”, “Ekoizpen Tradizionala” eta “Kontsumo arduratsua”. Hala, gunea gai honen inguruan lan egiten duten taldeentzat erreferentea izan eta berau sentsibilizaziorako erabili dezaten nahi dugu.

Zentzu honetan, garrantzitsua izango da Euskal Herrian dugun landa kultura ondarea babestea. Besteak beste, Auzolanaren kultura sustatu nahi da, auzokideen arteko harreman molde gisa.

Bistan denez, Uliako Lore Baratzak ingurumen heziketa proiektu ederra izango da. Haur, gazte eta helduen  arteko ezagueren trukaketa emango da. Horrela, amalurrarekin ditugun harremanei euren balioa itzuliko diegu, eskaintzen dizkigun ziklo naturalei buruz ikasten. Besteak beste, klima aldaketa bezalako kontzeptuak ulertzen lagunduko du proiektuak. Biodibertsitatea ere garrantzizko protagonista izango da, bertako landare eta izaki bizidunei harreta berezia eskainiko diegulako eta gainera landatuko diren landare eta barazkiak bertako barietateak izanik  galtze arriskuan dauden erle eta hegazti txikiak erakarriko dituzte. Gunea, HAPNaren baitako korridore berdeen sarean gune berde gisa sailkatua dago. Elkarte moduan, gune hau auzotarrak Ulia mendiaren ingurugiro garrantziaren inguruan (Ulia eta Jaizkibelgo KBE) Sentsibilizatzeko ere erabiliko dugu.

DSC_0404Hutsik dagoen etxebizitza ere probestu nahi dugu, bisitari eta boluntarioentzako arreta zentroa ezartzeko. Bilera areto bat ere egokituko da bertan, proiektuko parte-hartzaileentzat zein  horrelako gune bat behar duten pertsona eta kolektiboentzat. Gainera, lorezaintza eta ingurugiro arloei buruzko liburutegi txiki bat ere martxan jartzea espero dugu.

Lantzean, ur-biltegien bisita gidatuak egiten jarraituko dugu. Betiere dagokion baimenarekin, lurpeko altxor hau hiritarrei zabaldu eta udal ondare hau ezagutarazteko jarduerak egiten jarraituko dugu.

Euskarari lehentasuna emango diogu, eta eguneroko jardueretan bere erabilera sustatuko da. Gainera, lur-zatian barrena txartel txikiak jarriko ditugu, bere erabilera gogoratuz.

IMG-20151007-WA0004Azkenik, auzo-konposta egiteko sistema abian jarriko dugu. Hau lorategien funtzionamenduarentzako balio erantsi bat izango da, bertako soberakinak kudeatzeko ere balioko duelako.