Inausketa eta landare ugaritze ikastaroa Fraisoro Eskolarekin

Uliako Lore-Baratzak eta Fraisoro Eskolak, elkarlanean antolatu dugun ikastaro berria da honakoa, “Inausketa eta landare ugaritze” lanak egingo dira hiru jardunaldi teoriko-praktikoetan. Lekua: Uliako mintegien parkean.

Bergenia crassifolia · Neguko hortentsia Uliako Mintegien parkean

Parkean aurkitzen den bergenia crassifolia, neguko hortentsia ere deitua.

Landare berriak sortu nahi baditugu, bi lan hauek lotu ditzakegu. Landare, zuhaixka eta zuhaitzak forma ezberdin batean hazi nahi baditugu edo eta loreak eta fruituak suspertu edo bultzatu, kimuak eta adarrak moztu beharko ditugu. Eta kendutako puska aproposenak aldaxka gisa landatu. Bestalde, begoniak bezela, hosto zatitxoak landatuz ugaldu daitezke.

Honi buruzko ezagutza zabala dute Uliako Mintegien parkera hurbilduko diren Fraisoro Eskolako profesionalak, eta gainera, doako ikastaro honetan izango dira Uliako Lore-Baratzak egitasmoaren eskutik. Gainera, ikasle bakoitzak inausten ikasi edo ugaldu nahi duen landarea ekarri dezake etxetik. Gure landareak zaindu eta berriak sortzeko aukera paregabea!

Izen ematea irekita dago!

Ikastaroan parte hartzeko ondorengo posta elektronikoan izena eman tailerrak.uliakolorebaratzak@gmail.com edo 635 72 30 78 telefonora deituz.

EGUNAK

Otsailak 15, astelehena; 16:30etatik-18:30etara.
Otsailak 17, asteazkena; 16:30etatik-18:30etara.
Otsailak 20, larunbata; 9:00etatik-13:00etara.

EGITARAUA

Jardunaldiak teoriko-praktikoak izango dira.

Astelehena 15:

  • Landare apaingarrien ugalketa begetatiboa.
  • Landareak ugaltzeko erremintak eta materiala.

Ikasle bakoitzak etxetik ugaltzea gustatuko litzaioken landarea ekarri dezake, bere ugaltzeko garaia baldin bada, saia gaitezke.

Asteazkena 17:

  • Landare apaingarrien inausketa; parkeko zein lorontzietan eramango diren landare apaingarriak nola eta noiz inausi azalduko da.
  • Inausketak egiteko erremintak eta materiala.

Ikasle bakoitzak etxetik inausten ikasi nahi duen landarea ekarri dezake.

Larunbata 20:

  • Landare apaingarrien inausketa eta ugalketa.

Ikasle bakoitzak etxetik inausten ikasi nahi duen landarea ekarri edo ugaltzea gustatuko litzaioken landarea ekarri dezake, bere ugaltzeko garaia baldin bada, saia gaitezke.

Advertisements
Tagged with:
ekimenak, ikastaroak, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: