Txiki-Foxes

txiki-foooxes2Ostegunero, parkean, haurrak dira protagonista bakarrak; beraien eskuekin txikiak eta ez hain txikiak diren proiektuak egin, desegin eta berregiten dituzte. Parkeko eremuan aurkitzen diren materiala naturalak erabiltzen dira 17:00etako ekimenetan.

Uliako Lore-Baratzak proiektuak hartzen du bere baitan natura klub edo talde hau. Adin guztientzako haurrentzako jolas eremu bat izatearen garrantziaren jabe gara, naturarekin kontaktua mantenduz eta parkean aurkitzen diren baliabide naturalak erabiliz.

Hemen ikusgai dituzue Txiki-Foxesen egindako lanak.