Auzolan

Hilabetean behin Auzolan egun bat dugu. Zer da Auzolan?

Auzolan edo debaldeko auzo-zerbitzua denon onurako, elkar lanean ibiltzeko ainzinako modu bat da. Sistema honen inguruan auzotar eta inguruko kideak biltzen gara parkean hobekuntzak eta zenbait ekintzak aurrera eramateko.

Uliako lehengo lore-mintegietara hurbiltzen garen kideok proiektuan (Uliako Lore-Baratzak proiektuan) sinesten dugu esta sustatu ere nahi dugu. Ordainsaririk jaso gabe, lurra landu, loreak apaindu, belarra moztu, mintegiak garbitu, etab. egiten ditugu, adiskidetasun erlazioak sortuz eta esku artean dugun balio handiko lurra puska (parkea) honekiko sentimenduak indartuz. Orain arte Auzolanen inguruko aipamenak ikusi ditzakezue, batzutan deialdi gisa eta bestetan kronika formatuan.

Auzolana ospatzen dugun egunean, ahal den neurrian, batazarra bat ere antolatzen dugu kide guztiekin, azken berriei buruz hitzegiteko.

Webgune honetako egutegian ikusi ditzakezu Auzolan egunak, edota parkera hurbilduz gero, kideei eta bertan aurkitzen diren egutegiei esker antolatutako egunen berri izan dezakezu.

auzolan-baratze-plangintza-uliako-lore-batzak