Jaialdiak

Parkean zenbait jaialdi ospatu izanak dira, horien artean maiatzak 30ean Olatutalkak antolatutako ekitaldia. Ospakizun horretan M-Etxea-ko kideek opari ederra utzi ziguten parkean. Bi hamaka jarri zituzten zuhaitzetatik zintzilik, biak bizikleten pneumatikoekin eginak, alajaina!

Uliako_Lore_Baratzak_M-Etxea_hamaka1

Ikustekoak dira… eta hobe bertan, itzalpean, atseden hartu nahi dugunean. Txiki eta handientzako eginak.

Jaiadi pila izango ditugu Uliako udal mintegi zaharretan, baina bitartean urriak 25ean guk antolatuko dugun jaialdia prestatzen ari gara. Zenbait ekintza ditugu buruan udazkenari ongi etorria emateko!