Kokapena

Uliako mintegiak Ategorrieta-Ulia auzoan kokatzen dira, 14.450 m2 ko partzela batean. Bertan aurkituko gaituzue. Parkearen irekiera, ekitaldi, auzolan… egunetan hurbildu eta ezagutzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Uliako mintegien ilustrazioaUliako Lore-Baratzako kideek irekitzen dugun espazio honek bere arauak ditu, ez bait da hirian zehar aurki ditzakegun beste parkeak bezelakoa. Kontutan izan behar dugu, mintegietako parke hau utsik egonda dela azken urteetan, eta beraz gune arriskutsu batzuk aurkitzen direla. Mesedez, arretaz ibili eta egin kasu seinaleei.

Arauak:

  • Uliako Auzo Elkarteak kudeatzen duen eremua errespetatu eta ez pasa beste aldera.
  • Ezin da zuhaixka edo arbustorik moztu ez eta tokiz aldatu, Uliako Lore Baratzak batzordearen ezagutza gabe.
  • Ezin da parketik ezer atera.
  • Denon artean garbitu behar dugu parkea, zaborra ikustean jaso. Arduratsua izan parkea txukun mantentzen.
  • Gurasoak izango dira haurren arduradun, eta hauek bistan eduki beharko dituzte.
  • Zakurrak loturik ibiliko dira.
  • Zuhaitzatara ez igo.
  • Bertan bizi diren landareak eta animaliak zaindu.
  • Denon eta bakoitzaren ardura da parkean gerta daitekeen edozein arazo.