Donostiako Udala

Lursailaren izaera eta indarrean dagoen hirigintza plana

Lurzoruaren katastroko erreferentzia TE1E443 da, eta Donostiako Udalaren jabegokoa da.

2008ko uztailan, Udal mintegiei dagokien AU05.1 gunea “Katalogatutako Hirigintza-Ondarea Babesteko eta Zaintzeko Plan Bereziaren” barruan sartu zen. Era berean, Soroborda eta Buskandoko ur biltegiak III babes mailako Hirigintza-Ondare gisa hartu ziren.

2010eko ekainaren 9ko azken aldaketan, “Hiri-eremuen eta natur-eremuen hirigintza-araudi berezia” txostenean sartu zuten.

Proiektuaren hedapenaren bilakaera

Udal gobernuari “Uliako Lore-Baratzak” proiektua lehen aldiz 2013ko otsailean aurkeztu genion. Ideia hau proiektu gisa idatzi eta Donostiako Udalaren Diru-laguntza programa barruan sartu zen urte hartan bertan.

Ondoren, proiektua aurkezten jarraitzeko, udal talde politiko desberdinekin biltzen jarraitu ginen. PP, PSOE eta EAJ-k aldeko iritzia azaldu zuten: alde batetik, begi bistakoa delako lur eremua eta bertako instalazioak erabilpen ezagatik hondatzen ari direla; eta bestetik, lur eremuan izaera komunitarioa, irekia eta aktiboa diren ekintzak antolatzeko aukera anitzak daudelako. Izaera horiek, hain zuzen ere, gure proiektuak sustatzen ditu. Ondoren, IAK-n (Ingurumen Aholku Kontseilua) aurkeztu genuen, ingurumenean  inguruan interesa duten pertsona eta elkarteek proiektuaren xehetasunak ezagutu zitzaten, eta aldeko iritzia jaso genuen hemen ere.

Aldi berean, Uliako Auzo Elkarteak, 2013ko ekainetik aurrera, ekitaldiak egin ditu lur eremua eta bere aukerak hiritarrei ezagutu arazteko. Antolatutako ate ireki jardunaldiekin eta ur biltegietara egin diren bisita gidatuekin, proiektua 500dik gora pertsonari azaldu diogu. Pertsona eta elkarteen babesa jaso dugu, eta laguntza emateko edo proiektu barruan sartzeko eskaintza egin dute askok eta askok. Horrez gain, proiektuaren On-line aurkezpenak (https://prezi.com/9brvbvb5r44g/uliako-lore-baratzak/)  1320tik gora bisita jaso ditu.

Baina horretarako, argia denez,  Udalarekin akordio bat lortu behar izan dugu  lursailaren lagapena lortzeko (lursailaren zaintza edo kustodia, prekarioan lagatzeko ). 2015eko otsailaren 9an Uliako Auzo Elkarteak  Uliako Mintegiko AU.05.1 eremua kudeatzeko baimena lortu zuen Donostiako Udaleko Ondare Sailetik. Geroago, martxoaren 4an, Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako Zuzendaritzak zehaztasun gehiago erantsi zizkien aurreko baldintzei, eta Uliako Mintegi Zaharreko giltzak entregatu zituen. (Eskerrak eman nahi dizkiogu Donostiako Udalari parkeari beste aukera bat emateko gure saiakera babesteagatik.)

Lagapen  honekin sortuko diren ekimen guztiei forma emateko aukera lortu dugu Uliako Lore-Baratzak egitasmoaren baitan.