Auzo-konposta

uliako-lore-baratzak_konposta-guneaUliako Lore-Baratzak proiektuari begira garantzizko gai bat dugu esku artean; auzo-konposta.

Badirudi irailaren amaiera lehenengo bilera izango dugula. Horrek esan nahi du, gutxienez 8 familiak izena eman dugula. Beraz auzo konposta programak aurrera egingo du Uliako mintegietan!

Zuk ere parte hartu dezakezu ekintza honetan. Oraingoz, pauso gutxi batzuk besterik ez dira egin behar: ingurumena@donostia.org posta elektronikora email bat bidali zuen izen-abizenak eta etxeko helbidea ezarriz. Email horretan Uliako konposta taldean parte hartu nahi duzula esan behar duzu. Eta ondoren, itxaron…

Baina, programari buruzko informazio guztia hemen duzue eskuragarri, Uliako Auzo-Elarteko blogean.

Eta orain arteko berri guztiak hementxe dituzue bildurik.