Palmondo haztegia erabat berreskuraturik

Ulia pasalekuaren hasieran eta Jose Elosegi hiribidearekin izkina egiten duen Uliako Mintegien parkeak garai bateko udal haztegiak ditu bere lurretan. Besteak beste, hiru haztegi handi aurkitzen dira; gros, erdikoa eta palmondoa hauen izenak.

Taulez inguraturiko palmondoa deritzon haztegia ederra dugu. 87,6m2 ditu eta landare haziak ereintzeko espazio bikaina da. 7.905 pesetako aurrekontuarekin udalak eraikia den mintegia dugu, 1933ean, eta urte bat beranduago, erreformatua (honen historiari buruz aurrerago luze eta zabal hitz egingo dugu). Negutegi honen izena oso esanguratsua da, bertan Donostiako palmerondoak gordetzen bait ziren (garai aizetsuetan, esate baterako) erdi-erdian kokaturiko zuloan.

Haztegi hau berreskuratzeko eta, bide batez, segurtasun osoz erabili ahal izateko, palmerondoak gorde izan dituen zulo hura estali behar zen. Beraz, Uliako Lore-Baratzak proiektuko kideak zenbait ideia jorratzen hasi ginen zuloa tapatu eta mintegiko lurzoruarekin bat berdintzeko.

Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko Unairen laguntza izan dugu. Palmondoan egur oholak erabili dira eta, azkenean, zuloa estalita utzi dugu. Eta orain bai, haztegi hau garai batean bezela, bere eginkizunak bete ahal izango ditu. ūüėČ Haziak ereiteko leku batean bilakatu denez, landareak jaiotakoan, taule edo beste toki batetara lekuz aldatu ahal izango ditugu, antzinako Uliako udal mintegietan egiten zen bezela. Eta, bidez, hazitik hasita, hiri-baratze komunitatea Uliako Mintegien parkearen barrutian garatu, Uliako Lore-Baratzak egitasmoari zentzu zabala emanez.

 

 

 

Advertisements
baratzak, haztegiak, parkea-n argitaratua
4 comments on “Palmondo haztegia erabat berreskuraturik
  1. […] Eguraldia lagun badugu lanari ekingo diogu beheko zelaian. Bestela, eta ziurrenik, orain berri bereskuratutako palmondo haztegian egongo gara. […]

    Atsegin dut

  2. […] Gune hau txukundu dugu denon artean, basoa garbitu, kajoneretan lurra sartu eta baratzea landu, negutegiak egokitu eta, batez ere, parkea ireki eta bizia eman […]

    Atsegin dut

  3. […] palmondo negutegiko fosa tapatu genuenetik, pixkanaka negutegi honi erabilpen anitzak ematen ari dizkiogu, kontu haundiz txukun mantenduz eta […]

    Atsegin dut

  4. […] (entre ellas las del Festival de Cine de San Sebasti√°n) en √©pocas de d√≠as ventosos. Y ahora, tras su restauraci√≥n por los vecin@s y miembros del proyecto Uliako Lore-Baratzak, se utiliza para la floricultura y horticultura, permitiendo el control de la temperatura, la […]

    Atsegin dut

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: