Parkearen jatorria

Parkea leku pribilegiatu batean kokaturik dago. Bertara, garraio publikoa, oinez edo bizikletaz hurbiltzera gonbidatzen zaitugu, ez bait dago inguruan autoak aparkatzeko lekurik.

Parke barruan, naiz eta N-1 errepidearen alboan egon, lasaitasuna somatzen da, naturak bertan murgildu ahal izateko gonbitea luzatzen digu… Guretzat, Donostia hiriak eskeintzen duen erlaxuzko gune, non atsedena hartuz gain, zenbait ekimenen behatzaile edo eta partaide izan gaitezke.

Ezaugarri paisajistikoaz gain, landak honako bereizgarriak ditu:

  • Estetikoak: XIX-XX mendeetako eraikuntza eta elementu apaingarriak aurkitzen dira. Adibide gisa Buskandoko ur-biltegirako sarbidea eta hego-mendebaldeko atean aurkitzen den Zeres-en irudia (nekazaritza eta emankortasunaren greziar jainkosa). Baita zuhaitz mota desberdin eta tamaina handikoak, etab.
  • Ekologikoak: bertan landare espezie eta animaliak ugari bizi dira, txantxikua adibidez. Gainera, HAPOn azaltzen diren korridore berdeen sarean, gune berde interesgarritzat jotzen da.
  • Ondare, historia, sinbolo eta identitatearen ikuspuntutik. Hiriko historiari erabat lotuta dago, bertan aurkitzen diren XIX. mendeko ur-biltegiek Donostiako biztanleria urez hornitzen eta hasetzen bait zituzten. Gainera, hor dugu Aranzadi Zientzia Elkarteak Donostiako udalarentzat eginiko txostena (Informe de Valoración Patrimonial de los Depósitos de Agua de Soroborda y Buscando, 2006).
  • Gizarteari dagozkionak: garai batean, aisialdirako guneak mugatuak zirenean, lursaila zabalik zegoen helduen bilgune eta haur eta gazteen jolasleku bezela.