Uliako Mintegien parkeko informazio-pilulak (VII)

Gaur, berriz, uhandre palmatuaren berri emango dizugu, gaztelaniaz tritón palmeado. Lursail hau donostiarrentzat birika berde bat da, baita bertan bizi diren anfibioentzat ere.

Uliako mintegi zaharreko lurzatiak mota hontako animali ugari ditu. Inguru honetan aurkitzen diren gune hezeak, mesedegarri izan dira anfibio hauen ugalketan, eta gainera beharrezkoak, bertako fauna eta flora espezien artean oreka natural bat mantentzeko.

Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus) 5-7 zentimetroko ornodun txiki bat da. Putzu eta iturrietan ugaltzen dira negu eta udaberrian. Udara eta udazkenean berriz, lurra gogokoagoa du, harrien, zuhaitzetatik eroritako hosto ihartuen edo enborren azpian.

%d bloggers like this: