Uliako Mintegien parkean laguntzeko modu asko daude

Hori da! Laguntzeko modu eta aukera asko daude. Uliako Mintegien parkean zenbait egunetan biltzen gara parkea txukundu eta bertako lanak aurrera eraman eramateko elkarrekin.

uliako_lore-baratzak_azaroko-ekimenakAsteartero ORTUAREN EGUNA eta ostiralero LOREZAINTZAREN EGUNA dugu. 17:00etatik aurrera bertaratu zaitezke bertan egiten diren lanetan parte hartzeko.

Uliako Mintegien parkean kokaturik dago lehen ortu ekologiko komunitarioa, parkeko goikaldean aurkitzen diren bankal handietan landatzen dira sasoi bakoitzeko barazkiak, baita onuragarriak diren loreak ere. Udalatx mintegi ekologikoarekin dugu akordioa, horrek ortu ekologiko komunitario honen hornitzaileak direla esan nahi du.

Bestalde, ostiralak, lorezaintzari eskainitako eguna dugu Uliako Mintegien parkean. 17:00etatik aurrera, IRAKATSI, IKASI edo eskuak zikindu besterik ez nahi duen edonork HITZORDU bat du hiriko boluntarioak kudeatutako parke honetan. Asko da hektarea bat, beraz mota askotakoak eta edonork egin ditzaken lanak badira.

img_20161005_161547

 

%d bloggers like this: