Irudi bat, historio bat: txantxikua (Alytes obstetricans)

Irudi (edo argazki) bakoitzak historio bat du bere atzean eta ezagutarazi nahi dugu. Oraingoan txantxikua dugu eta honen urmaela. Non izango da?sapo-partero-AlytesObstet

Familia Alytidae-ko anuro bat da txantxikua. Belgika, Frantzia, Alemania, Luxenburgo, Holanda, Portugal, Espainia, Suiza eta Erresuma Batuko berezko anfibio da. Arriskuan dago espeziea honen habitatea galtzen ari bait da, nahiz eta aurkitzen diren populazioen dibertsitate genetikoak euren desagerpen aukerak murriztu.

Neurri txikiko da, 5 cm. inguru; tamaina handiko itxura du, buru handia eta kopeta biribildua, begi irtenak. Tinpano nabaria du eta begia baino txikiago. Azal pikortsua garatxo txikiekin, bizkarraldean bi lerrotan kokaturik eta alboetan multzokaturik.

Txantxikuari buruzko informazio zabala aurki dezakegu interneten, Wikipedian adibidez, eta ikusi dugun bezela honen habitatea murrizten ari da. Uliako lore-mintegietan txantxikua dugu. Ugalketan (arraren kantuak entzuten dira udaberri hasieran hemeei deika eta baita hauen erantzun deiak), ernauldutako arraultz-txirikorda hilabete bat eman ondoren arraren atzeko hanketan kiribilduta, uran askatzen du. Ondoren, arraultzaren estalkia hautsi egiten du larbak.

Parkean, ikusi izan ditugu zapaburuak iturri baten ondoan, baina bada urmael edo putzu bat berreskuratzeko premiarekin.

Uliako lore-mintegiko urmaela

Zintzilik dugun proiektu honi oraindik ez diogu egin aurre, baina ziur gara udaberria baino lehen konponketa lanak eraman ahal izango ditugula (material beharrak lortzerakoan), txantxikuak lasai errunaldia bertan ezartzeko.

Ai! Eta azkenik… ba al zenekien bizi-itxaropen laburra duela? Konparatuz gero beste apoekin, txantxikuek 5 urte bete dezakete eta apo arruntek berriz 30 urterarte iritsi daiteke.

Poztu ditzagun txantxikuak merezitako urmael egoki bat mantenduz!!!