BABES GUTUNA · Uliako Mintegien parkea salbatu dezagun!

HISTORIA APUR BAT, GURE EKIMENA ULERTZEKO

Historikoki donostiako lorategiak hornitzeko erabili ostean, 2007an udal mintegien gunea itxi zuten. Une horretatik, parke honekin estuki lotuta egon den Uliako Auzo Elkarteak bertako baliabide estetiko ekologiko eta historikoak indartzen lan egin du, bai eta, batez ere, inguru hau hiritar guztien gozamenerako parke publiko eder bat bihurtu ere.

Hala, 2013an Uliako Mintegien parkea publikoari irekitzeko eskaerari, “Uliako Lore-Baratzak” proiektua erantsi genion. Helburutzat hartu genuen etxalde hau parke publiko gisa irekitzearekin batera, auzo lorategi eta baratza bat bihurtzeko, besteak beste, inguruko haur eta nagusien topaleku bilakatze aldera.

babes-gutuna-uliako-mintegien-parkea-uliako-lore-baratzak

Beranduago, 2015ean, lehiaketa bidez, udalak parkearen zaintza lagatzea lortu genuen.

babes-gutuna-uliako-mintegien-parkea1

carta-de-apoyo-parque-viveros-de-ulia1

babes-gutuna-uliako-mintegien-parkea2

Uste dugu garrantzitsua dela honakoa azpimarratzea: duela mende bat José Goikoa arkitektoa edota Pierre Ducasse lorezain maisua bezalako profesionalek diseinaturiko parkea dela hau. Haiek eta beste hainbatek, gaur egun kultur, historia eta biodibertsitate handia duen gune berezi hau sortu zuten. Hala, gaur dugun parkea zaindu eta kontserbatu beharrekoa da, espekulaziotik haratago doan edozein ikuspuntutatik.

Gune honetan kontserbatzen ditugu, bestalde, Buskando eta Soroborda  ur-biltegi historikoak. XIX. mendean sortutako biltegi hauen balioari ez ikusiarena egin zitzaion gunearen itxieratik, are eta Aranzadi Zientzia Elkartea bezalako erakunde ospetsu batek nabari utzi zuen arte. Horri eta gaur egungoaren moduko auzotarron konpromezu bati esker, Donostiak eta hiritarrok biltegiak ditugu, bai eta gunearen parte gisa hauek bisitatzeko aukera ere.

aranzadi-uliako-mintegien-parkeaTestuinguru honetan, azpimarragarria da, guretzako harrotasunez, parkearen mantentzearen aldeko azken lorpena: Aranzadi Zientzia Elkarteak maiatzaren 19an publiko eginiko txostena. Izan ere, txosten honetan etxalde osoaren izaera zein bere aberastasunen analisi sakona egiten da, natura, ondasun, historia eta jendarte ikuspegietatik.

Analisiaren ondorioak, espero zen bezala, parkea urbanizatzeko proiektuaren aurkakoak dira. Orain geratzen den gauza bakarra da erantzule politikoek, duela urte bat edozein urbanizazio jasangarri burutzeko derrigorrezkoa den Ingurugiroaren Eraginari buruzko Ikerketa egiteko herritarren eskaerari entzungor egin ziotenek, haien jarrera zuzentzen jakitea, eta 2016a urte berezia izanik jendaurrean aldarrikatzen dituzten printzipioekin koherente izatea. Kultura, demokrazia, jasangarritasuna. Aipatutako proiektuarekin jarraitzekotan banan bana baliogabetuko lituzketen hiru balore.

Baina oraindik ez gaude puntu horretan. Ez dezagun ahaztu udaletxeak parkea  komeni zaion bezala zatikatzeko asmoa duela. Hau da, banandu ezin den ekosistema bat suntsituko luke eta, hori bai, ur-biltegiak mantenduko lituzke, gainontzekoak balio bera edukiko ez balu bezala (bertako landaredi eta faunak ez dute metro urbanizagarriez ulertzen eta finkak dituen 14.450m2 -ak okupatzen dituzte)…

NATURA HIRIRA HURBILDUZ

Gaur egun parkeak egunero ateak irekitzeaz harro egon gaitezke, boluntarioen eta gainontzeko parte-hartzaileen lan eta esfortzuari esker. Horrela, egunez egun, lorezaintza lanen bidez eta halako dimentsiotako espazio batek behar dituen garbiketa eta mantenu-lanen bidez, finkaren xarma naturala ikusgarriagoa da.

carta-de-apoyo-parque-viveros-de-ulia2

Azpimarratzekoa da proiektua gizarte arloko laborategi berritzaile txikia eta aldi berean handia dela. Horren bitartez pertsona guztiek natura errespetatzen ikasteko jolas-jarduera didaktikoetan parte har dezaten sustatzen da, adin-, genero- eta egoera-desberdintasunak alde batera utzita; izan ere, leku honek komunitatearentzako onurak sortzeko izugarrizko gaitasuna du. Jarraian zenbait adibide:

babes-gutuna-uliako-mintegien-parkea-txiki-foxes

carta-de-apoyo-parque-viveros-de-ulia-natura-bizi

carta-de-apoyo-parque-viveros-de-ulia-txiki-foxes

Gero eta pertsona eta talde gehiagok erakusten dute proiektu honetan eta Auzolanen* lanaldietan parte hartzeko interesa eta gogoa. Era berean gero eta gehiago dira besterik gabe parkeaz gozatzera datozenak. Herritar guztiei irekia dagoen parkea izateaz gain, auzokide askorentzat bizilagunekin galdutako oinarrizko eta funtsezko harremana berreskuratzeko gizarte-ekimena bihurtu da, inguruan ez baitago horrelako elkargunerik.

ARAZO NAGUSIA

Proiektu honek gizarte-, ingurugiro-, kultur-, heziketa-… eginkizunak betetzen ditu ezagutza eta denbora era altruistan eskaintzen duten herritarren ahalegin eta ilusioari esker. Europako beste hainbat lekutan herri-erakundeek balioetsi eta babestu egiten dituzte horrelako ekimenak, hiri gizatiarragoak eta jasangarriagoak lortzeko helburuarekin.

Zoritxarrez, ez da hau gure kasua. Donostiako Udalak, Hiria Antolatzeko Plan Orokorrean lur eremuaren urbanizazioa aurreikusten du. Beraz, proiektuaren, baita auzoaren, etorkizuna eztabaida publikoaren parte dira.

«La parcela de viveros avanza hacia su reconversión en vivienda pública» DV 13/07/2016

«La parcela de viveros avanza hacia su reconversión en vivienda pública» DV 13/07/2016

Aurreko guztiagatik, Uliako Lore-Baratzak eta Ulia Auzo-Elkartetik, zuen/zure babesa eskatzen dizuegu/dizugu eskaera sinatu dezazuen. Guk ez dugu etsiko, baina uste dugu babes sozial sendo batez bakarrik lortuko dugula udaleko autoritateek atzera egin dezaten beren proiektu urbanistikoan, Donostiarentzat historia, paisaia  eta gizarte aldetik hain baliotsu den parke hau bere osotasunean kontserbatuz. Bihotz-bihotzez, mila esker.

PARKEAREN KONTSERBAZIO ESKAERA

parkearen kontserbazio eskaera uliako mintegiakBABES GUTUNA dokumentu honen amaieran aurkitzen da. Sinatu ondoren bidali uliakolorebaratzak@gmail.com edo uliakomintegiak@gmail.com helbide elektronikora, mesedez ULB-Babes Gutuna. Aurretik, mila esker zure laguntzagatik.

Advertisements
%d bloggers like this: