NIKO Iturralde | Zianotipia tailerran… Uliako Mintegiak «noski merezi duela argazki bat!»

Niko Iturralde argazkilariarekin berba egin dugu, eta parkera dakarren tailerraren inguruan hitz gutxi batzuk bildu ditugu.

Parkearen erabiltzailea izanez gain, Udazkeneko Jaialdian laguntzaile izango dugu zianotipia teknika erakusteko. Izan ere, Uliako Mintegiak, Nikoren hitzetan «noski merezi duela argazki bat!».

Zuzenean, Niko. Zer kontxo da zianotipia?
Irudiak finkatzeko erabiltzen den argazki-prozesua. Botanikan eta injenieritzan asko erabili zena. Orain prozesu artistikoetan erabiltzen da bakarrik.

Udazkenarekin erlazionatu duzun ideia dakarzu, espreski Udazkeneko Jaialdian egiteko?
Udazkena dela eta, momentu aproposa, parkean jausitak dauden hostoekin tailerra egiteko ezta? 😉

Wikipedian kontsulta eginez ondorengo aipamen historikoa topatu dugu.
«El astrónomo inglés Sir John Herschel inventó este procedimiento en 1842. Aunque Herschel lo ideó, fue la botánica británica Anna Atkins, la que lo puso inmediatamente en práctica. Atkins publicó una serie de libros documentando helechos y otras plantas, cuyas ilustraciones eran copias azuladas o cianotipos. Por su serie British Algae, de 1843, Anna Atkins es considerada como la primera mujer fotógrafa.»

Ana Atkins, emakume interesgarria. Zianotipia izan zuen lagun, landareak egiazkotasuna osoz irudikatzea lortu zuen hauek ikertzen zituen bitartean. Benetan, ederra. Historiako lehen emakume argazkilaritzat jotzen da, baina bere bizitzaz ezer gutxi dakigu…

Zianotipia baztertua izan da arte-alorretik. Zergatik?
Arte teknika bat da, bakoitzak aukeratu behar du bere artea garatzeko… Momentu hontan beharbada tekonogi berrien inguruko teknikak interesgarriak dira jendearentzako. Neretzat interesgarriena, prozesu berri eta aintzinetako hibridazioa da. Adibidez, Impresora 3D batekin orain dela 200 urteko kamara baten replika egin.

Eta nola ikusten duzu geroa?
Lehengo galderan uste det erantzun dudala… Hibridazioa…

Barkatu. Aurkezpenik ez dugu egin. Niko Iturralde, argazkilaria eta argazki prozezu anternatiboen irakaslea ere. Argazkilari ogibidea irakaskuntzarekin tartekatzen duzu eta zure azken proiektuetako bat Läntoki da, Donostiako Tabakaleran kokatutako argazkigintza ekimenen espazioan. Kontaiguzu.
Tabakalera leku interesgarria da kezka hauek elkarlantzeko. Argazki tailerrak, erakusketak, Laborategia eta abar egiten ditugu LÄNTOKIn IG: @lantoki_donosti

Azkenik, elkarrizketatzen ditugun kidei Uliako Mintegiak parekaren inguruko galderatxo bat egiten diegu. Oraingoan, Niko, jakin nahi duguna da; nola iritsi zinen parkera? Zerk erakarri zintuen parke honetatik? Eta parkeak argazki bat merezi al du bertan egiten den lanaren ondorioa irudikatzeko?
Ulian bizi naiz eta parke erabiltzaile ere. Nere semeentzako eta neretzako ere leku ezin hobea. Jolasteko, ikasteko, balore pilo bat lantzen dira hemen.
Noski merezi duela argazki bat!

Esker mila Niko! 

Hostoak eta eta bertako belarrak bildu, ondoren “argazkia errebelatzeko”. Hortaz, parkeko argazki bikainak bilduko ditugu 13:00etan antolaturiko Zianotipia tailerran. Eta zergatik ez? Etxerako bidea hartuko dituzten oroigarrietan bilakatuko daitezke.

Advertisements
Tagged with:
ekimenak, familiak, ikastaroak, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: