Donostiako III. Ezkutaketa Txapelketa!

Zertan datza? 👇
Ba… izenak dioen bezela, ezkutatu besterik ez dugu egin behar 😉 Zera… Uliako Mintegiak parkeak dituen txokoak ezagutzen al dituzu? Ba aurretik begiradatxo bat eman eta parte hartu #Donostia|n hirugarren urtez jarraian antolatu den txapelketa honetan, Udazkeneko Jaialdiaren egitarauan barne. Urriak 21ean.

Uliako Mintegiak parkea txapelketa honetarako leku bikaina da. Bere garaian Gipuzkoako plazak zituen harresiez inguraturik dago eta horrek, nolabait, gunea mugatzen du. 14.450m2 dituen parkea izanez gain, baso txikiez osaturik dago (banbu basoa, hamakak aurkitzen diren zuhaitz baso txikia, etab.) eta bazter ugari ditu. Negutegiak, bankalak, auzo-konposta egiten den txokoa… Idei gehiagorik ez dizugu emango, zihur bait gaude iadanik ezkutatzeko lekua duzula eta! Ez da hala? 😁🌿

Nola parte hartu? 👇
Bikoteka, hirukoteka… ezkutatuko gara. Talde bakoitza, gutxienez, haur eta heldu batez osatutakoa behar du izan, elkarrekin ezkutatu behar bait zarete pentsatutako edo aukeratutako tokian. Kontuz! Zuhaitz baten adaburuan ezkutatzekotan bazerate, jakin biak, hirurak, laurak… guztiak elkarrekin behar duzuela egon eta hori ez da errexa 😉

Aurretik jasoko ditugu izen emateak 👇
Horretarako formulario bat ireki dugu, izen-ematearen antolakuntza egokien bideratzearen. Bertan kide bakoitzaren izen-abizenak (umea eta helduaren izenak), haurraren adina eta naturarekin zerikusia duen ezizen bat jaso behar dugu (adibidez, txantxiku bikotea; antzar korrikalaria; pikuondo gosetia… nahi dena!)

Goizeko 10:30etan bilduko gara parkean, beheko zelaian, eta hantxe bertan dortsalen banaketa, aurkezpenak egin eta zenbait xehetasunen berri jaso ondoren, 11:00etan martxan jarriko gara. Ordu bete inguru iraungo duen jarduera da eta, hobekien ezkutatzen den taldeak izango du, bai, bere saria 🙋‍♀ Prest? 🙈

Advertisements
Tagged with: ,
ekimenak, jolasguneak, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: