Barazki otar ekologikoak zure etxean | HITZALDIA

Azpeitia|n kokaturik dagoen Sakona etxalde ekologikoko otarrak jasotzeko aukera izango dugu Donostian. Garaian garaiko produktu ekologikoak ekoizten dituzte, barietate askotarikoak, barietate lokalak eta kanpokoak.

Bi tamainatako saskiak prestatzen dituzte (20€ eta 13,5€) eta sasoiko produktuez osaturik egiten da, baserrian bertan dituzten fruitu, barazki eta kontserbez! Ohiko zein ezezagun dituzten barazkiekin egiten dute lan, horregatik otarrak apur bat pertsonalizatzeko aukera ematen dute.

Irailak 28ean Uliako Mintegiak parkera hurbilduko dira hauen proiektua aditzera emateko eta otar ekologikoak jasotzeko aukera eskeiniz.

18:00etan hasiera emango zaion hitzaldiaz gain, beste produktore batzuk batu egingo dira parkean kontsumo talde bat eratzeko; Zituene pasta obradorea (Orereta), Irure-Txiki baserriko ogi ekologikoa (Errezil) eta Behieko esnekiak (Anoeta eta Altzo).

Ostiralean haiekin hitz egiteko aukera ere izango dugu, eta bertakoak, ekologikoak eta goxo-goxoak diren produktuak eskuratzeko aurrerapausoak eman 😊

Advertisements
baratzak, ekimenak, familiak, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: