«Banbu artean» argazki erakusketa, Nere Etxezarragan eskutik

“Naturarekin bat eginda”|ko erakusketa izango dugu Uliako Mintegiak parkean. Ama eta irakaslea den Nere Etxezarraga kutsu misteriotsuaz beteriko Banbu Basoan murgilduta egon da, bertako sekretuak biltzen, parkean bertan aurki dezakegun “babesgune” eta “opari bat”, bere hitzetan. 2 hilabete inguru eman ditu «Banbu artean».

Arte-sormena lantzen duen argazki erakusketa honek Etxezarragaren sentimendua irudikatzen du. Ikuspuntu anitzak biltzen dituen beste begirada bat dugu.

– Zer du banbuak?

– Landare exotikoa da, desberdina. Ni asko fijatzen naiz naturaren formetan, eta banbuaren itxurak atentzioa ematen dit: estua eta luzea da, enborrak protagonismo handia du, orri gutxi ditu, azala erregularra, lisoa da eta forma sinplekoa. Nola mugitzen den bere malgutasunari esker… Banbu bakarra interesgarria bada, zer esanik ez banbu basoa: leku guztiz berezia da, magikoa.

– Zer du Banbu artean?

– Duela 2 hilabete inguru, Uliako Mintegian banbu kimu berriak hazten ari zirela eta, haiek ondatzeko arriskua zegoenez, banbu basoan ez sartzeko eskatu ziguten. Kuriositatea piztu zitzaidan jakin nuenean bizpahiru hilabetean lortzen zutela bere garaiera osoa. Orduan ezkutuan sartzen hasi nintzen, nola hazten ziren ikusteko, ze forma hartzen zuten…

– Uliako Mintegiak parkeko banbu basoan oinarritu zara igandean ikusiko dugun argazki erakusketan. Zergatik?

– Parkeko leku hori oso berezia da. Banbuak elkarrengandik oso gertu daude, eta horrek kutsu misteriotsua, sekretuzkoa ematen dio. Ez da pasatzeko leku bat; sartzen dena horra doa espresuki, eta han ez dago banbua besterik. Ezkutatzeko lekua ere izan daiteke. Niretzat leku intimo bat da. Argazkiak egitera joan naizenean, gordeleku sekretu batean bezala sentitu izan naiz, babesean, bakarrik. Gustatu egiten zait horrelako lekuetan bakarrik egotea. Naturarekin bat eginda.

Hilabete hauetan meditazioa egiteko lekua ere izan da; niretzat, oparia.

– Noiztik daramazu argazkiak egiten Udaberriko Jaialdian guk ikusi eta gozatu ditzagun? Anekdota edo bitxikeriren bat?

– Apirila erdi aldera hasi nintzen argazkiak egiten. Kuriositateak bultzatuta sartu nintzen banbu basoan, kimu berriak hazten ikusteko, meditazioa egiteko… Kimuen formak eta leku horretan sortzen den atmosfera magikoak erakarrita, argazkiak egiten hasi nintzen. Eguzkia dagoenean, argi-itzal joko ugari gertatzen da, eta argazkietan hori ere islatu nahi nuen.

Hasieran argazkiak niretzat egin nituen, beste askotan egiten dudan bezalaxe. Momentuak eta formak kaptatzen ditut baina ez dute helburu zehatzik, ez ditut egiten besteei erakusteko. Haserako argazkiak mobilarekin egin nituen, eta ez ziren oso ongi atera. Gero pentsatu nuen agian parkean dabiltzanei gustatuko zitzaiela ikustea banbuak nola hazten diren. Orduan kamara konpaktu txiki bat erabiltzen hasi nintzen, eta horrekin ateratako argazkiak dira erakuketan ikusgai daudenak. Bideoren bat ere egin nuen, izan ere, ze zirraragarria eta inspiratzailea den banbuen musika entzutea, haizeak elkarren kontra mugiarazi eta enborrak dantzan hasten direnean, elkarrekin talka eginez…

– Bertaratzen den jendearengatik zer espero duzu? Zer gustatuko litzaizuke haiei transmititzea erakusketa honekin?

Mundua nola ikusten dudan erakutsi nahi nuke, nola begiratzen ditudan gauzak. Kasu honetan, banbu basoa nola ikusten dudan.

– Eta zu, Nere? Nere Etxezarraga, ezer gutxi dakigu zutaz… Modu altruistaz eskeiniko diguzun erakusketaren egilearen berri nahi genuke izan

– Duela 21 urte bukatu nituen Arte Ederretako ikasketak, eta ordutik, nire sena sortzailea lozorroan egon da. Fakultatean ez nuen nire sormena bideratzen asmatu, ez nuen nire bidea aurkitu. Lehen, pintura gustatzen zitzaidan, baina une honetan, 3 dimentsioko objektuak interesatzen zaizkit gehiago: naturako materialak (lurra, landareen orri/adar/hazi…) eta ehunak, batez ere. Horrekin lotuta, argazkigintza ere interesatzen zait.

Profesionalki artearen mundutik urrun egon naiz, eta zerbait sortu dudanean, eremu pribaturako izan da, niretzat edo etxean jartzeko. Orain arte ez naiz ausartu nik egiten dudana publikoki erakusten.

Lanari dagokionez, esparru desberdinetan aritua naiz: artelanak zaharberritzen, itzultzaile, denda bat ere izan nuen, eta orain irakasle nabil.

Arte sormenaz gain, nire interesgune nagusia hazkuntza espirituala da, nirea eta denena (ama eta irakaslea naizenez, haur eta gaztetxoena bereziki). Hazkuntza espirituala diodanean esan nahi dut gure barruko ni-a hobeto ezagutzea eta hari konektaturik bizitzea, eta gure harremanak maitasunean oinarrituak izatea. Arlo horretan ere hasi berria naiz.

– Sasoian sasoikoa… zeozer gehiago gehitu nahi baduzu, orain da mementoa 😉…

– Eskerrak eman nahi ditut, Uliako Lore-Baratzari esker erakusketa hau egin dezakedalako Uliako Mintegiak parkean. Parke honetan gertatzen diren ekintzetan parte hartzeak zoriontsu egiten nau, posible egiten duelako gustuko ditudan gauzak aurrera eramatea: nire semearentzat jolas leku zoragarria da, jende desberdinen arteko topagunea, nire sormena garatzeko espazioa… Eskerrik asko.

 

Eskerrak zuri, izan ere Uliako Mintegiak parkean aurkitzen diren banbuen inguruko erakusketa ikusgai izango dugu Udaberriko Jaialdian, ekainak 10ean, 11:00etatik aurrera. Askotan hurbileko inguruneaz ez gara ohartzen, astirik gabe ibiltzen bait gara. Eta zergaitik ez oharkabean gune eder honetaz jabetu? Zuri esker, «Banbu artean» argazki erakusketari esker beste begiradeetan bide berriak ere zabaldu daitezke 😉 Beraz, iganderarte Nere!

 

Advertisements
Tagged with:
ekimenak, fauna, jolasguneak, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: