BRINDIS bat Uliako Mintegiak parkea arriskuz kanpo dagoelako!

The Cotton Tails

Hau bai berri puska! Poz pozik gaude… Egia da, bai! Uliako Mintegiak parkea arriskuz kanpo dagoela! Udaletxeak parkea zementuz estaltzeari uko egingo diola! Parkeak bizirik iraungo duela, bere zuhaitz, txori, apo, eta bere ekosistema osoarekin… Nork esango zuen, hirigintza kaskagorkeria guzti honekin, inoiz berri hau emango genuenik? Bada… zuk zeuk. Bai noski! Jakin bagenekien arrain handiek txikiak irentsi ohi dituztela, baina erresistentzia hautatu genuen eta hemen gaude. Ia jakin ere egin gabe, arrain txiki eta irmoen sarea osatzen joan gera, eta ezin izan dute gainetik pasa… Zure babes eta optimismoari esker, gaur errealitate bilakatu den amets hau mantendu degu. Hau ospatu beharra dago!

Beraz, zurekin topa egitea gustatuko litzaiguke, igande honetan, hilak 15, eguerdiko hamabietan egingo degun brindisean. Musika, edan eta jateko zeozer eta, batez ere ipuin honen amaiera partekatzeko gogoa izango ditugu! Behingoagatik, ondo amaitu baita ipuina!

Etorriko zera?

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements
ekimenak, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: