«Pancha» Rodriguez, Donostian (La Via Campesina)

Dakizuenez La Via Campesinaren VII kongresua ospatuko da Euskal Herrian Uztailaren 16tik 24ra.

Ekimen hau dela eta Pancha Rodriguez nekazari Txilerarra (Anamuri, CLOC eta Via Campesinako kidea) izango da Donostian datozen egunetan.

Elikadura burujabetza eta agroekologia mundu mailako mugimenduak dira. Hurreneko eta bertako esperientziak desberdinak izan arren asko dugu elkarbanatu eta ikasteko. Horretarako eta Pancharen bisita aprobetxatuz solasaldia antolatu dugu Donostian, bertako hainbat eragilerekin batera:

Donostiako Uliako Mintegiak parkean egingo dugu hitzaldia, herritarren lan-taldearen ostean lotutako elkarlana jarraituz. Nekazari eta herritar talde desberdinak elkartuko gara, elikadura burujabetza gurean nola lantzen dugun kontatzeko eta bide berriak miatzeko.

Data: Asteazkena, 2017ko Uztailak 12
Ordutegia: 18:00etan
Lekua: Uliako Mintegiak parkea
Prezioa: Doan

Ekimen hau Grupo Emaus Fundación Social, EHKOlektiboa eta Uliako Lore-Baratzak kideen artean antolatu dugu, baina lagun askoren partaidetza izango dugu! Biolur, BASERRIA XXI, AntiguaOtarrak kontsumo taldea… Zatoz zu ere!

Funtsean, lagun artean hitz egin eta agroekologia lantzeko konfidantzazko une aproposa da, baita gure herriko burujabetza indartzeko, beraz… ez galdu aukera!

Advertisements
Tagged with: , , , , , ,
ekimenak, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: