SummerLab’17, herri ekimena eta teknologia sozialak topaketa

Datorren aste honetan Herri ekimena eta teknologia sozialak  topaketa izango dugu Uliako Mintegiak parkean, Tabakalerako Hirikilabs-ek eta Uliako Lore-Baratzak antolatua.

Data: Asteazkena, 2017ko Uztailak 12 > Larunbata, 2017ko Uztailak 15
Ordutegia: 10:00-20:00
Lekua: Hirikilabs + Uliako Lore Baratzak
Sarrera: Izen ematea*
Prezioa: Doan

SummerLab’17 udako kanpamendu itxura hartzen duen lantegi kooperatiboa da, besteak beste, teknologia, kultura digitala, diseinu irekia eta ikaskuntza bezalako gaien inguruan. Aurtengo edizioak Herri ekimena eta teknologia sozialak ditu aztergai eta maker-ak, ekintzaileak, ikerlariak, sortzaileak, eta orohar, edozein hiritar bilduko ditu Hirikilabs laborategian eta Uliako Lore Baratzetan lau egunez luzatuko den topaketak.

Funtzionamendua

SummerLab-a lan dinamika ezberdinak, topaketak eta aisiarako uneak uztartzen dituen lau eguneko topaketa da, eta bertan partehartzaileek osatu eta antolatzen dituzte lan eta aktibitate agendak haien ekarpen eta elkatrukeekin. Funtzionamendua pertsona edo kolektiboek era autonomoan gidatu eta proposatutako gaietan oinarritutako nodoetan antolatuta dago eta nodo bakoitza era berean era anitzetan antolatu daiteke, lantalde bezala, mahai inguru moduan edota praktika eta esperimentazio gune gisa, esaterako. Gune hauetaz gain publikoari zuzenduriko ekimenak ere izango dira, hitzaldi, lantegi edo topaguneak besteak beste.

Hauek dira antolatu diren lan-ildo interesgarri horiek:

(*)  Izena emateko epea uztailaren 11ean amaituko da edo lekuak bete arte irekita dago. Zatoz!

Advertisements
Tagged with:
ekimenak, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: