JOSETXO MAYOR bidea

Ulia bideen sortzaileari omenaldia

Excmo. Sr. Josetxo Mayor. Jaun Txit Gorena. Mila esker egin dituzun gauzagatik eta egin duzun lanagatik. Herriaren alde, Uliazaleen alde, Uliaren alde eta guztion alde, baita erromes kanpotik datozen eta bide horietatik datozen mendizaleen alde ere. Mila esker, mila esker horregatik. Utzitako ondare izugarri hori, polit hori, ea dakigun zaintzen, ea dakigun gozatzen eta ea dakigun maitatzen. Hori izango litzateke Josetxori egin diezaiokegun omenaldirik politena. Mila esker.

Antxon Iturriza
(Uliako Mintegiak parkeko omenaldia-Maiatzak 14)

Hauexek izan ziren atzoko egunean Antxon Iturrizak Josetxo Mayorri zuzenduriko azken hitzak Uliako Mintegiak parkean ospatu zen Udaberriko Jaialdiaren baitan. Iturrizak, kazetaria eta euskal mendizaletasunaren historialari handiak, Josetxo Mayor aspaldidanik ezagutzen zuen. Kutralla inguruan orain dela 30 bat urte topatu zuen gizon mardula eta sendoa zen Josetxo. Egun hartan inoiz ahaztuko dituen hitzak gogoan ditu, izan ere Iturrizak, bideak atondu eta sortzeari zergatik ekin zion galdetu zion Josetxori. «Nahi dudalako. Gura dudalako». Josetxok Ulia mendiko bideak berreskuratu nahi zituen, txikitan ibilitako mendiko galtzada horiek galtzen ari bait ziren. Denontzako nahi zituen berreskuratu.

Iturrizak elkarrizketa honen berri eman zuen Egin egunkarian, kazetari gisa mendi kronikak egiten bait zituen. Josetxoren lana ikusitakoan, harriturik gelditu zen… «Movía piedras como un harrijasotzaile. Cuidaba los árboles como un jardinero. Y trazaba los caminos como si fuera un ingeniero», zioen atzo Uliako Mintegiak parkeko ekitaldian. Horrexegatik “Josetxo, ingeniero de caminos” izenburua jarri zion garai hartan idatzitako zutabeari.

Ander Izagirrek, Josetxoren lagun eta kazetariak, ere apaimen bat baino gehiago egin izan ditu, eta «Cuidadores del Mundo» liburuan da; mundu hontako lur zati bat aukeratu eta esfortzua, denbora eta dirua eskaini duten beste pertsonen ondoan aurkitzen da Josetxo.

Kutrallatik behera doan galtzada zahar bat argitzen ibili zen Josetxo eta ofizialki inauguratu ere egin zuten galtzada zahar hura. Norbaitek “Josetxo etorbidea” izentzat jarri zion. Iturrizak, omenaldira bertaratuko guztiei desio hau isladatu zien: “niri izen hori mantentzea gustatuko litzaidake, bai etorbidearena, bai Uliako Mintegiak parke honetako bidearena, gaur bertan, eman zaion izen honekin».

Apaltasunatik egin zuen ohorezko titulu bat. Iturrizak zioen esker onak eta omenaldiak jaso izan dituela Josetxo Mayorrek bere bizitzan, baina inoiz ez direla nahikoak izan. 1995ean Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuen, baina ez zen moketa zapaltzen gustora zebilen gizona. Josetxo Mayorrek gustokoena Uliako belarra zapaltzea zen. Hori zen bere mundua eta mundu horretan gustora mugitzen zen. Izan ere, bertute bat zuen, pertsona handien bertutea; apaltasuna.

Josetxo Mayor bidea

Josetxori zuzenduriko omenaldi xume honetan Uliako Mintegiak parkea zeharkatzen duen bideari eman zaio honen izena. Hemendik aurrera, auzotar, donostiarra eta bisitariek Josetxo Mayorren berri izango dute parkean bertan, haren oroimenez jarri bait zen atzo plaka bat, ospatzen zen Udaberriko Jaialdiaren baitan.

Uliako Lore-Baratzeko kideak, 1934ean Uliako magaleko Zemoria kalean jaio zen auzotar honi esker ona honela adierazi nahi izan diogu. Uliako Lore-Baratzak lantaldeko kideontzat Josetxo Mayor eredu bat bait da, ipar orratz bat.

«Berak magal hauetan egin bezalaxe, guk parke hau zaintzen baitugu. Atxur eta palekin zaintzen degu parke hau, eraitsi nahi duten interes ilunen aurrean. Baina, hare, irribarrez agurtzen ditugu bide honetan gurutzatzen ditugun lagunak ere. Izan ere, Uliako zein inguruetako auzotarrak, emakume zein gizon, haur zein agure, bertan jaiotako zein heldu berri direnak, zaindu nahi ditugu parke hau zaintzearekin batera.

Egunez egun, gure inurri lanaz babestu, maitatu, txukundu, defendatu eta bizitzen dugun parke honetako bidea, hemendik aurrera, Josetxo mayor bidea da.»

Uliako Lore-Baratzak
(Uliako Mintegiak parkeko omenaldia-Maiatzak 14)

Advertisements
Tagged with: , , ,
bestelakoak, ekimenak, historia, lorezaintza, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: