Josetxo Mayor | Ulia mendiko bideen sortzaileari omenaldia

Aurten bigarren aldiz antolatu dugu Udaberriko Jaialdia Uliako Lore-Baratzak egitasmoko kideak. Bi arrazoiregatik berezia izango da; alde batetik, omenaldia egingo diogu Josetxo Mayorri, eta, bestetik, betiko jolasean garrantzia azpimarratu nahi dugu.

Udaberriko jaiaz baliatuko gara Ulia mendiko bideen sortzaileari omenaldia egiteko. Apirilaren 26an hil zen Mayor, 84 urte zituela. Auzotarrek esker ona adierazi nahi diogu Uliako bideak zaintzen urteetan egin duen lanagatik.

Ekitaldia 12:00etan izango da eta Antxon Iturrizaren hitzak entzun ahal izango ditugu, parkea zeharkatzen duen bideari, sinbolikoki, Josetxo Mayorren izena emanez.

Jaialdiarekin Uliako Mintegiak parke komunitarioan gauzatzen diren hainbat egitasmo ezagutarazi eta esku artean digutun proiektuen berri ere eman nahi dugu.

Irakaslerik onena jolasean biziki ibili dena da

Horregatik 11:00etan hasiera emango diogun Udaberriko Jaialdi honetan, zeharka bada ere, betiko jolasei eman nahi diegu lehentasuna. Gu gara tradizio horien mantendu behar ditugunak, izan ere betiko jolasak erabat erlazionaturik daude gure lurrarekin.

Antolatutako gainerako jardueretan bezala, mezu argi bat transmititu nahi dugu: auzoa ez da bakarrik bertan bizi garenontzat, bertan lan egiten dutenentzat edo inguruan ikasten ari diren txiki eta helduentzat ere bada.

Advertisements
Tagged with: ,
ekimenak, eskolak, familiak, historia, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: