Bagerako kideekin auzolanean

Bagera Elkarteko kideak izango dira igande honetan Uliako Mintegiak parkean, auzolanean bildurik. 10:00etan hurbilduko dira San Joan Gauan banatzen dituzten loreak erein eta landatzera. Zelan… idei bikaina, ezta? Ba guztiok gaude gonbidaturik!

1991ean sortu zen Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, urteak daramazki gau magiko honetan lore sortak banatzenDonostian euskaraz bizi ahal izateaz eta euskarari bizitza emateaz gain, mendeetan zehar egon den ohitura berreskuratu nahian dabiltza. Hortaz, Bagerako kideak San Joan Gau magikorako lore sortak prestatu ahal izango dituzte Donostiako parke honetan.

Baina ezagutu dezagun gau honi loturiko sinimen eta ohitura hau. Hortarako Bagera Elkarteko webgunean murgildu gara, honen inguruan zer dioaten jakiteko.

San-Joan-Lore-sorta-bagera-uliako-lore-baratzak-auzolanMito, erritu eta emozioz beteriko gaua

Udako solstizioa ekainaren 21ean izan arren, erlijioaren eraginez, San Joan bezperan ospatzen da ekainaren 23an. Gau berezia da, magikoa. Mito, errito eta emozio handiko jarduerak biltzen dira haren ospakizunaren inguruan. Sua da protagonista nagusia, sua baita garbitasunaren sinbolo eta bidea.

Nola osatu San Joan Lore Sorta

San Joan bezperan jasotako hainbat landarerekin osatzen da San Joan sorta.

Ohiturak dionez, arau horiek kontuan izanik egin behar da sorta. Berak naturaren indarra jasotzen du, eta, etxean gordez gero, sorgin eta izpiritu gaiztoengandik babesten omen gaitu. Urte osoan izan behar da etxean. Ekaitz handia balitz, etxea babestuko genuke sorta zati bat erreta. Urteko osasuna ere ziurtaturik omen dago lore-sorta etxean izanda. Hurrengo urteko San Joanetan sorta zaharra ekarri eta surtara bota behar da; berriak ordezkatu du erretakoa, eta, hala, ondorengo urtean ere etxea eta etxekoak babestuak izango dira.

San Joan Lore Sorta osatzeko loreak

San Joan Lore Sorta behar bezala osatzeko honako lore eta landare hauek bildu behar dira:

  • Usaina duen lorea: arrosa edo mihilua (foeniculum vulgare).
  • Fruitua ematen duen landarea: urteko uzta oparoa izan dadin galburua, arto landarearen zatia, babarrun edo patata hostoa…
  • Basoko landare edo zuhaitz-hostoak: garoa, lizarra…
  • San Joan lorea: bitxilorea da Gipuzkoan (Leucantenum); bilatu ezean, edozein lore erabil liteke haren ordez.
  • Erramua: Gipuzkoako herri askotan sortari erramua ere erants lekioke, ezen erramua osagai magiko garrantzitsua izaten baita.

Gau honetan landareak duen garrantzi handia ikusita, besteak beste etxea babestuta mantentzeko helburuarekin, Bagerako kideak arto landarea, bitxiloreak eta aurrerago usaindun loreak landatuko dituzte. Beraz, hasieratik hasi eta igande honetan Arlautz eta Arkaiztarte bankal kolektiboen inguruan lanean ibiliko gara. Azken finean… bertako ohiturak mantendu eta zabaldu behar, ezta? 😉 Ba, aurrera!

Advertisements
Tagged with:
auzolan, ekimenak, familiak, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: