Auzoetako nekazaritza-elikagaien mapa-historikoa (Ulia eta Intxaurrondo)

2008 garren urtean lehen aldiz historian, hirian bizi ziren pertsonen kopuruak landa guneetan bizi zirenena gainditu zuen. Mendebaldeko gizarteen urbanizatze prozesuaren ispilu da datu hau. Testuinguru honekin, esan genezake, landa eremuen bizkarrera bizi garela gaur egun, eta honen ondorio nagurietasko bat ez jakintasun handia dagoela da gure elikagaiak, ekoiztu, eraldatu eta nola banatzen diren inguruko prozesuei buruz.

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak bultzatzen duen jarduera honen helburu nagusia, egungo elikadura sistemaren gogoeta prozesu bat abian jartzea da, eta horrela sistema honek lurraldean eta gizartean dituen loturak eta ondoroiak aztertzea, maila txikian naiz eskala globalean.
Horretarako, Marc Badal-ek maila txikiko ikerketa parteartzaile bat egitea proposatzen digu, eta honekin, hausnarketa bat egingo dugu gure auzoetan bizi ditugun errealitateen inguruan historia berreskuratuz.

Proposamena gaur egungo elikadura kontsumo ohituren (janari salmenta lekuak,elikadura oiturak, jatorriak, sistema alternatiboak) azterketa txiki bat egiten abiatuko gara, eta ondoren, sistema honek izan dituen aldaketak aztertzen saiatuko gara, beti ere gure auzoetako ikuspegia landuz.

Saio desberdinak izango dira, bisitak eta elkarrizketak ere eginez, eta proposamen nagusia litzake, azkenean denon artean nekazaritza-elikagaien auzo mapa bat osatzea da. Horrela mapa honek 3 denboraldiko etenak izango ditu, gaur egungoa, 70’ hamarkadakoa, eta XX.mendeko lehen erdikoa). Horrela, grafikoki ikusi ahal izango dugu nola izan diren hirigintza prozesuak, nola urbanizatu diren, aspaldi landaguneak ziren eremuak, eta batez ere nola aldatu diren elikadura sistemak gure auzoetan.

Antigoan egin dituzte saio batzuk iada, eta hilabete honetan hasiko gara beraz Uliako saioekin. Guztira 6-10 lan saio egitea da ideia, tailer, bisita eta elkarrizketekin.

Lehen txanda izango dugu asteazken honetan Apirilak 5, Uliako Mintegiak parkean. Saio honetan, elikagaien merkaturatze gaiak jorratuko ditugu (denda txikiak, merkatal-guneak,..), elikagaiak ekoizteko aukerak Ulian, ekoizpena eta kontsumoaren arteko harremana, Donostiako erdigunearekiko harremana, edo beste auzoekiko, ikuspuntu ekonomiko-sozialetik, etab…

Horretarako, Uliako Lore-Baratzako kideak Ulia eta Intxaurrondoko auzotarrei dei egiten diegu elkarrekin hausnarketa kolektiboa egin dezagun, elkarrekin, garai batean auzo bakarra zen inguruaren gogoeta egiteko. Prozesu honen ondoren, parte-hartzaileak, gure auzoan dagoen elikadura sistemaren errealitatearen jabe izango gara, eta horrela ditugun alternatiben eta aukerak mahai inguruan ipini ahal izango ditugu.

Hortaz, etorri, zatoz! Elkarrekin sortuko dugu Ulia-Intxaurrondoko Nekazaritza-Elikadura Mapa Historikoa!

LEHEN SAIOA! Asteazkenen honetan, arratsaldeko 18:00etan Uliako Mintegiak parkean!

Advertisements
Tagged with: ,
ekimenak, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: