Lau ostodun hirusta topatu dugu!

Usadio herrikoiaren arabera… Zorte ona ekartzen omen du!! 😉

Bai, gaur bertan lau ostoduneko hirusta topatu dugu. Dagoeneko bigarrena aldia da Uliako Mintegiak parkean lau ostoduneko hirusta aurkitzen dugula. Oraingoan berriz, Juliak, gaurko mantenimendu eta garbiketa lanak egiten ari zenean larrean. Baina bazenekien ere, bost eta sei foliolodun hirustak badirela?

Ezagutu dezagun pittin bat…

Hirustak landareak dira, orokorrean zurtoin txikikoa da, zenbait errubidera aldikoak, urtekoak edo bi urtekoak izan litezke. Hiru osto dituzte, bakoitzak hiru foliolo bana dituztela, ia beti hortzdunak, eta batzuetan beren erdigunea marraztua dute. Bere buruan lore ugari izan ohi dituzte, eta banaka, sailka edota burusketan hazten dira. Fruituak baina txikiak izan ohi dira eta bere kalizearen barnean izaten ditu. Zenbait espezie bazkagai edo ganadujateko erabili ohi dira.

Hirustak larre eta zelai heze edo umeletan hazten dira, urez ongi hornituak, udaberritik negu aldera.

Eta zelai honetan zenbat hirusta egon daitezke? 

Zelako galdera! Auskalo!! Inork daki!

Baina hiru ostoduneko 10.000 hirusten artean lau ostoduneko bat dagoela uste dute adituek. Guk parkean bi aurkitu dituguez, badakigu zelai honetan, gutxienez, hiru ostoduneko 20.000 hiruste badirela. 🤣🤣 Beste edonork lau ostoduneko hirusta topatu ezkero… beste 10.000 gehituko dizkiogu bertako larreari. Hauek bai direla matematikak!! 😅💚💚

Advertisements
flora, lorezaintza, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: