Beñat Gaztelumendiren bertsoa Uliako Mintegiak parkearentzat

Ulian pasa ditugu hamaika une
Parke bat ez da dirudien bezain xume
Elkartzen gaitu zahar, heldu eta ume
Bere landare, zelai eta ingurune
Elkartzen gaitu zahar, heldu eta ume
Izan dadila hiri baten arnasgune

Gure mundua porlan gogorrak hartu du
Sarri oinak non jarri ez gaude seguru
Gure ondoan guk parke bat behar dugu
Bizia eta lurra gertu nahi ditugu
Gure ondoan guk parke bat behar dugu
Eta guk bera adina behar gaitu gu.

Zenbat ubide, zelai eta negutegi
Zenbat zuhaitzen gerizan garen eseri
Lehen izan zena gero ere izan bedi
Auzolanean nahi genukeelako segi
Lehen izan zena gero ere izan bedi
Gaurko bilgune, geroaren hazitegi.

#SOSparkea jardunaldiko deialdian entzun dezakezue Beñat Gaztelumendiren bertsoa. «Gure ondoan guk parke bat behar dugu. Eta guk bera adina behar gaitu gu.» Beñat, polita benetan Uliako Mintegiak duen bertsoa gaur, orain eta betiko!

Advertisements
Tagged with:
ekimenak, familiak, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: