Eguzki tindaketa

Eguzki argiaren laguntzaz tindatzea, tindaketa naturalaren aldakuntzetako bat da. Izan ere, biak material
begetaletatik koloreen erauzketan oinarritzen dira, basalore, landalore, baia, zuhaitz-enborren azala eta belarrak erabiliz, esate baterako. Kolore hauek iraunkorrak izan daitezen, finkatzaile izenaz ezagutzen den gai kimikoa erabili beharra dago, kolorea fibran sartzeko.

IMG-20160818-WA0009Finkatzailearen funtzioa ez da tindatutako kolorea iraunkor egitea soilik, baita ere tonua ilundu, disdiratsu edo tristeago egin, edo berezkotik guztiz tonu desberdinak sortzea. Finkatzaile ohikoenen artean hauek ditugu:

  • alumbrea (aluminio eta potasio sulfatoa edo amonio eta aluminio sulfatoa), azido tartarikoarekin batera erabiltzen dena eta landareak berezko duen tintearen kolore antzerakoa ematen duena;
  • burdina (sulfato ferrosoa), edozein koloreri grisa gehituko diona;
  • eztainua (eztainu kloruroa), koloreak distararazten dituena;
  • eta kobrea (sulfato kuprikoa), tindatutako zuntzei berdexka tonua gehitzen diena. Alumbrea eta azido tartarikoa izan ezik, finkatzaile hauek farmazian edo gai kimikoen hornitzaile baten bitartez eskatu behar dira.

Gogoratu: gai hauetako asko toxikoak dira, eta animalia eta umeengandik urruti gorde beharrekoak dira!

Tindatze prozesu tradizionalean, hari edo ehuna su apalean egosi egiten da ordu askotan (aurrena finkatzailea daraman soluzioarekin eta gero tindagaiekin) su gainean ipinitako lapikoan. Eguzki argiaren metodoan, aldiz, sukalde lanak eguzkiak egiten ditu, eta “su geldoaren” prozesua zenbait egunetan luzatzen da… baina tindatzaileak egunean behin ontzia astintzeaz gaineko lanik ez du.

Kolorea emateko erabili daitezkeen materialen artean daude intxaur-azalaren gaineko azal berdea eta intxaurarbolaren azala, zumake baiak, adar-urre loreak, urki hostoak, arabarba zurtoinak eta ilen petaloak, besteak beste.

Ehunka aukera daude, hitzez hitz. Egia esan, tindatze lanen zatirik dibertigarriena landare eta finkatzaile desberdinekin frogak egitea da, lortu daitezkeen tonu ñabarduren aukera zabala aurkitu arte.

Hasi tindatzen….gustatuko zaizu!

Artile naturalak ondo hartu ohi du kolorea, beraz, zure lehenengo proiekturako artilezko haria erabiltzea aukera ona da. Puntuzko lan txiki batentzako beste artile kopurua tindatzeko (haur txano bat edo haur botinak), 4 litroko beirazko pote tapaduna behar da, alumbre eta azido tartariko apur bat, artile zuri lau ontza (ontza ~ 30 g), eta kolorea emateko hiru litro t’erdi (gutxi gora behera) ilen petalo trinko.

Alumbrea eta azido tartarikoa erraz aurkitu daitezke farmazia edo supermerkatuan. Artile zuria, 100% ardiaren ilea, artile-denda gehienetan erosi daiteke. Azkenik zure lorategian, eta lagun eta auzokoenetan topatu ahal izango dituzu ilen lorak eta petaloak. (Ahalik eta kolore onena lortzeko lorak irekita daudenean jaso behar dira eta berehala erabili). Ilena oso loretsua da, eta lore helduak moztu ondoren lora gehiago sortzen dira, beraz ariketa honek ez du lorezaina luzaroan lorerik gabe utziko.

Behin material guztiak eskura dituzunean, artilea hartu eta bildu ezazu aulki baten bizkarraren inguruan, edo esku eta ukalondo artean, mataza solte bat lortzeko. Gero, hari zuri bat hartuta (tintea zikinduko ez duena), mataza zenbait tokitan lotu bilduta mantentzeko. Gero ondo garbitu beirazko potoa eta tapa, ipini alumbre goilaratxo laurden bat eta azido tartariko goilaratxo zortziren bat, eta ur epelez bete ontzi erdia, finkatzailea disolbatu arte irabiatuz. Ondoren, sartu artile mataza potoan eta ilen petaloak ere bai, goiko ertzaren hazbeteraino. Urez bete, osagai guztiak estali arte (baliteke ura sartzen ari zaren bitartean, behera bultzatu eta lora gehiago sartu behar izatea). Beteta dagoenean makil luze batez nahastu, tapa ipini eta potoa eguzkitan utzi behar da, kanpoan.

Utzi potea toki berean hamar egunetan, eta gauetan, egunean behin nahastuz. Ondoren, artilea atera eta ur epelarekin garbitu ura garden atera arte. Gero, emeki estutu gehiegizko ura artiletik ateratzeko, eta eskuoihal garbi baten gainean zabaldu. Hezetasunaren arabera 2tik 4 egunera iraun ditzake lehortzeak.

Esperimentatu beldurrik gabe!

Eguzki tindatze prozesua dibertigarria da, besteak beste, sortzen dituen ezohiko koloreak ikusten direnean, azkenenko ñabardurak inguruko baldintza klimatiko eta eguzki argi kopuruaren araberakoak izango baitira, eta erabilitako lehengaien araberakoak ere bai. Nik tindatutako lehenengo ilen artileak, adibidez, espero nuen kolore horia ez zuen hartu, orlegi distiratsua baizik. Koloretan aldaketak eragin daiteke, prozesuko urratsen ordena aldatuta edo finkatzaile ezberdinak erabilita, edo haria eta koloregaiak potoan ipini aurretik elkarrekin egosita.

Lan honetan, aukera batek hurrengora darama. Beti ere, kontuan hartu proiektu jakin baterako behar adina hari aldi batean tindatzea komeni dela, 5 poto bete beharko badira ere, izan ere, bi tanda jarraietan aterako diren koloreak desberdinak suertatu bait daitezke!

Iturburua: mestizasite.wordpress.com

Advertisements
Tagged with:
ekimenak, familiak, ikastaroak, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: