Aurkezpena Koldo Mitxelenan · Aranzadik egindako “Uliako Mintegien garrantzia eta balioa Donostiaren hiri plangintza berderako” txostena

Uliako mintegien parkeak kultur, natura eta paisaia ondare gisa aldarrikatua izateko beharrezko osagai guztiak ditu. Argi ezartzen du hau Aranzadi Zientzia Elkarteak Donostiako Ulia pasealeku hasiera eta Jose Elosegi etorbidearen arteko orube honetaz eginiko txostenak. Bertan dagoen natura, fauna eta florak, dagozkion paisaia bereizitasunak eta kultur, historia, hirigintza eta zientzia ikuspegietatik interesdun egiten duten ondasunak aintzat hartuta, parke hau Gipuzkoa osoan bakarra eta berezia den espazioa bilakatzen dute.

Izan ere, Donostiako hiritargoak zein kanpotarrek halako parke-lorategi batera joateko dituzten motiboei era bikainean erantzuten die parke honek. Horrez gain, bere erabil erraztasunak eta eskaintzen dituen aukera ugariek nekazaritza ekologikoa eta lorezaintzaren inguruko kultura ezagutzeko beta eskaintzen dute, betiere aisi eta zabalketa giro batean. Bere fauna anitza eta lorategi botanikoko espezie ugaritasunarekin bat egiten du uraren museo batek, guzti horientzat giltzarri delarik.

Uliako Auzo Elkarteak Aranzadi Zientzia Elkarteari Uliako mintegietako parkeen inguruan eskatutako txostenetik eratortzen dugu testua. Mende batetik gorako historia duen parke hau gaur egun arrisku egoeran dago, Udal Gobernuaren urbanizazio plan berezia dela eta.

Ikerketa taldea herpetofauna saileko den Ion Garin biologoak, botanika saileko Yoana Garcia Mendizabal eta Maialen Arrieta Aseginolazak, Marko Sierra nekazal ingeniariak eta Ignacio Javier Larrañaga Urain baratzegintza eta lorezaintza igeniari teknikoak egin dute txostena. Ikerketa honetan, ‘Uliako Mintegiak” KULTUR ESPAZIO BERDE izendapena har dezan ondorioztatzen du, Euskal Kultur Ondarearen 7/1990 legearen baitan. Izan ere, honek, bere 2.1 artikuluan aipatzen du « Ondare kulturala beren historia, arte, hirigintza, etnografia, zientzia, teknika eta gizarte balioagatik kultur interesa duten ondare guztiek osatzen dute, ondorioz babes eta defentsa merezi baitute».

uliako auzo-elkarteaHonegatik guztiagatik, ekainaren 20an aipatutako ikerketaren aurkezpena burutuko dugu, naturan adituak direnekin eta Uliako Auzo Elkarteko ordezkariekin. Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean arratsaldeko 19:00tan egingo dugun ekimen honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Advertisements
ekimenak, parkea-n argitaratua
One comment on “Aurkezpena Koldo Mitxelenan · Aranzadik egindako “Uliako Mintegien garrantzia eta balioa Donostiaren hiri plangintza berderako” txostena
  1. […] Uliako mintegia Aranzadiren txostena: Kultur Espazio Berdearen proposamenaren aurkezpena KMK ekainak… […]

    Atsegin dut

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: