Astean behin Goyeneche Fundazioko lagunak parkean izango dira ingurua zaintzen

Aurreko ostegunean Goyeneche Fundazioko lagunak etorri ziren parkera. Bertan lanak egiteko desiatzen zeuden neska-mutikoak elkartu, eta Uliako Mintegien parkea hobe ezagutzeko bisitatxoa egin ondoren, taldeetan banatu eta lanari ekin genion denon artean!

Batzuk negutegiko landareak ureztatu zituzten eta besteek bitartean bide bazterretan pilatuta zeuden hosto eta adarrak bildu zituzten. Amaitzeko, baratzean lau kalabazin landatu genituen; kalabazin horia hain zuzen, Hazierak lortutako hazi ekologikoarekin.

Hemendik aurrera, ostegun goizeetan bilduko gara lanerako Goyeneche Fundazioko lagunekin, eta gure kalabazinak nola handitzen diren joango gara ikusten… Udara aldera egindako landaketak jaten hasteko irrikitan bait gaude!

Advertisements
Tagged with: ,
baratzak, ekimenak, haztegiak, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: