Uliako Konposta Astea

Ulia Auzo-Elkarteak Donostiako Mintegi Zaharretan martxan duen egitasmoa da Uliako Lore-Baratzak. Herritar askoren artean kudeatzen dugu parke publiko haundi bat eta bertan era askotako ekitaldi, tailer eta jarduerak antolatzen ditugu, modu komunitarioan berpizten ari bait gera, udalak aspaldi utzitako espazio hau.

uliako-konposta-astea-uliako-mintegien-parkeanGure proiektuak hertz ezberdinak ditu eta auzo-konposta gunea da horietatik bat. Uliako Mintegien parkearen inguruan bizi garen auzotarrak, gure hondakin organikoak parkera itzultzeko aukera dugu, bertako ekosistema ongarriz elikatzeko. Donostiako Udalarekin batera martxan jarritako auzo-konposta gune honetan 9 familiak parte hartzen dugu, eta iraila ez geroztik bi konpostagailu bete ditugu.

Oraindik badira kutxa gehiago betetzeko prest, eta konposta eta ongarri organikoei buruzko ezagutza haunditzeko gogoeta dugu. Eta honen inguruko ezagueran aurrera egiteko, gaikako zabor bilketaren trabak demitifikatuz gain, hondakin organikoak kudeatzeko gonbitea luzatzen dizugu. Bizilagunen beharra dugu etxeetako hondakinei parkean bertan bizi berri bat emateko!

Horretarako Gipuzkoan konposta eta ongarri organikoekin diarduten zenbait pertsona erreferente eta elkarteekin harremanetan jarri gara, eta datorren astean parkean izango ditugu. Heurekin ikasiko dugu konpostak azken urteetan izan duen bilakaera, mahai inguru batean auzo-konpostari buruzko gaiak eztabaidatu ditugu eta gure konpostagailuetako ekosistema zirarragarriak ezagutu ere. Eta nola ez! Eskuak ere zikinduko ahal izango ditugu zenbait teknika desberdin ikasiz. Esate baterako… Zer demontre da bokashia? Eta nondik datoz Kaliforniako zizareak?

auzo-konposta-uliamo-mintegien-parkeanJarduerak borobiltzeko, parkean arrakasta izugarria duen Txiki-Foxes ekimenak, konposta aktibitateen lekukoa hartuko du ostegunean, eta zenbait jolas egingo dituzte gaia umorez jorratzeko. Gainera, denbora izanez gero, zizare erraldoi bat eraikiko dugu Maiatzean auzoan kalejira bat egiteko! Hori bai zizare festa!!

Advertisements
ekimenak, konposta, parkea-n argitaratua
3 comments on “Uliako Konposta Astea
  1. […] erreferente eta elkarteekin harremanetan jarri gara eta datorren astean parkean izango ditugu. Egitaraua eta informazio zabala Uliako Lore-Baratzaren webgunean duzue: “Uliako Konposta […]

    Atsegin dut

  2. […] erreferente eta elkarteekin harremanetan jarri gara eta datorren astean parkean izango ditugu. Egitaraua eta informazio zabala Uliako Lore-Baratzaren webgunean duzue:  “Uliako Konposta […]

    Atsegin dut

  3. […] Txiki-Foxes, este jueves, se van a convertir en pequeños científicos, coincidiendo con la Semana del Compost de Ulia, y… ¡Descubrirán qué es lo que los gusanos hacen bajo tierra y en la […]

    Atsegin dut

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: