Sorpresa! Alkatxofak!!

Abenduan palmondo negutegiko fosa tapatu genuenetik, pixkanaka negutegi honi erabilpen anitzak ematen ari dizkiogu, kontu haundiz txukun mantenduz eta ULBko talde desberdinen artean guneak banatuz; Txiki-Foxes, Txiki Pubs, Mestiza… loreak eta barazkiak hazitik hazteko.

Dakizuenez, erabilera asko eman dizkiogu negutegi honi, bilera-toki, tailerrak eta kontzertuak, baina bere izaera ederra mintegi bezela du, eta orain ikusi dezakegu martxan! Udaberrirako landatu ditugu kalabazinak, rubarboak, letxugak, loreak, landare usaintxuak…

Gainera, udaberriko epeltasunarekin bat negutegia berotzen hasi da eta landareek gustora hartu dute honen goxotasuna, abiadura haundiz gorantz eginez.

Baina azken egun hauetan negutegitik kanpora ere badugu zertaz ohartu. Parkearen erdi-aldean dauden landareak kardoak al diren zenbat aldiz galdetu diguten!! Baina ez! Alkatxofak dira, eta orain gainera burua erakusten digute! KUKU!

Atzoko eguraldia aprobetsatuz letxuga txikiak landatu genituen, ea eguraldiak laguntzen duen, maiatzean entsalada haundi bat zuekin elkarbanatzeko!

 

Advertisements
baratzak, negutegiak, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: