Udaberriko lehen loreak

Ez dakit zergatik baina udaberriko lehen lorak (eta ez arboletakoak), normalean, hori kolorekoak izaten dira.

primula vulgaris Uliako Mintegien ParkeanGarai honetan, bitxiloreekin bat (margarita) loretan dauden primulak ikus ditzakegu. Uliako Mintegiko parkera hurbilduz gero, erdi-erditik zeharkatzen duen bidearen ondoko larrean aukitzen dira, zelaiari begira. Primula vulgaris dugu eta bertako loreontziak ere harturik dituzte, apropos egininiko kolore eta testuren arteko lan baten ondorioa izango balitz bezela… 500 inguru espezie omen daude, gaztelaniaz “primaveras” edo “primaveras de jardín” izenez ezagunak, eta euskaraz San Jose loreaz gain, San Jose lore goiztiarra, udaberri lore goiztiarra, bedats lilia, bitxileta, ostaiska, ostorika, pitxilindra, udaberri lore bezala izendatuak, Latinezko primus izenak udaberriko lehenengoa adierazten du, udaberrian lehen loratzen dena alegia.

San Jose lorearekin bat, lore horiak ematen dituzten hainbat larre-lore edo belarrak ditugu zelai honetan; ranunculus-en zenbait barietate eta inguru guztietan hazten den txikoria-belarra (diente de león, taraxacum officinale).

Beste koloretako landareak ere lehen eguzki-printzak sentituta zelaian loratu dira. Urdin, more, bioleta, lila… kolorekoak dira. Akaso hauen imaginak ikusterakoan beste tonalitate batzuek ikusiko dituzu. Barkatu hala bada, ez bait naiz oso trebea magenta+urdina(+txuria) batuz ematen dituen kolore-sorta hauekin 😉

Tonalitateak alde batera utzita, pare bat belar txiki loredunak erakutsi eta hauen izen bitxiak aditzera eman nahi dizugu.

Lehena  prunella vulgaris dugu. Gaztelaniaz pila eratara izendatua: consuelda menor, hierba de las heridas, brunella, prunella, hierba del carpintero, hierba del podador, érico, uña de caballo… Eta euskeraz, berriz, bat ezaguna… Zolda!

Adarkaturiko errizoma baturik dituen belarra da eta hauetatik hosto-errosteak irteten dira. Baina beno… Wikipediako deskribapenarekin nahikoa dela eta, ikusi hurbiletik zein itxura ederreko lorea dugun Uliako Mintegien parkean. Gogo biziz dabiltza urdinxka eta more iluneko belar hauek San Jose lorearekin bat lehiatzen. Eta ixilpean dabilena berriz, lamium purpureum dugu! Erakutsi nahi dugun bigarren belarra da eta akaso, ortiga muerta, ortiga muerta roja, galeota pequeña, ortiga silvestre, ortiguilla… izenean noizbait entzuna duzu. Ez dut inongo ideirik zergatik emanak dioten honelako izen ilun edo beltzak… mentaren familiakoa den lore bitxietako belar honi.

Azken bi belar hauek eguzkitan hazten dira baina erdi-itzalari ez diote bizkarrik ematen. Soilik neurrizko beroa jasaten dute.

Oharkabeko belar eder ugari Uliako Mintegien parkeko beheko zelai handia honetan ditugu. Jende asko biltzen gara larre honetan ume, gazte eta helduekin jolasean eta elkarrizketan… eta ziur naiz, hemendik aurrera, gure oinen azpian izaten dugun larre honek ematen dizkigun lore ederrez ere jabetuko garela!

Ea hurrengoan, beste larre-lore edo belar basati liluragarri bat aurkitzen dugun, Uliako Mintegien parkean hauen izate edo bizitzaren berri eman ahal izateko eta, bide batez, denon jakin-mina hasetzeko. Eta hasiberri den lore bat ikusiz gero, ezaiguzu! Beti prest gaude honen inguruan hitz eta idazteko!! 😉

Advertisements
Tagged with:
fauna, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: