Portugaleteko Merkatua!

Uliako Lore-Baratza egitasmoaren ondorioz, auzoa eta inguruan bizi garenon erlazioak aldatzen ari dira. Duela urte bete ezezagunak ginen auzotarrak famili haundi bat osatzen dugu orain eta zer esanik ez Uliako Mintegien parkearen bilakaeraz! Gune hau txukundu dugu denon artean, basoa garbitu, kajoneretan lurra sartu eta baratzea landu, negutegiak egokitu eta, batez ere, parkea ireki eta bizia eman diogu.

Ur-biltegietako bisiten ohiartzuna Portugaleteko Zihortzarengana heldu zen. Ondorioz, aurreko igandean, 3 ordu iraun zuen trena hartu ondoren, gurekin zen 12terditako saioan. Zihortzak Uliako Mintegien parkearen berri bazuen, baita Uliako Lore-Baratzak egitasmoari buruz ere eta, igande honetan, bertako xarmaz eta gunean egiten ari garen lanekin oso hunkiturik gelditu zela helarazi zigun.

portugaleteko-merkatuaOrduan, elkarrekin berbetan, auzotarrek berreskuratu duten gune bat Portugaleten ere bazela esan zigun, eta gure kasuan bezela, tamalez, espekulazioaren atzaparrak gainean zituela; herriko merkatuari buruz ari gara hizketan, hain zuzen. Proiektu hau ezagutu beharreko esperientzia paregabea zela eta, hurrengo egunean, trueke moduan, ULBko Leire joan zen Portugaletera, gunea ikusi eta bertan egiten ari zirena zuzenean ezagutzera.

Portugaleteko alde zaharra aspaldi omen da bertako agintarien agendatik kanpo, plan urbanistiko kadukatu batek komertzio txikia hiltzen utzi bait du eta, bide batez, auzoa degradatzen utzi dute. Duela urte bete bizilagun asko heuren etxeetatik botako zituen proposamen bat jarri zuen udalak mahi gainean eta honekin bat inbersio faraonikoa proposatu zuten 2008tik itxita zeraman merkatuarentzako. Alde zaharrak eztanda egin zuen orduan eta auzotarrak planto! ASI NO ES PLAN! HAU EZ DA PLANA ohikatuz auzoa berpizteko aldarrikapenak eta proposamen zehatzak egiten asi ziren.

Auzo elkartearen bilerak, auzo biltzarrak jendetxuan bilakatu ziren, eta ondorioz plan estrategikoa aldatzeko eta merkatua suspertzeko mugimenduak indarra hartu zuen. Uliako Mintegien parkea bezela, Merkatuak 2008an itxi zituen ateak, Josetxu peskateroa jubilatu zenean, eta geroztik itxita egon da 10.000 milloiko euroko proiektu baten zain. Hilabeteetako aldarrikapenei esker udalak azkenean auzotarren eskaera entzun eta herriko merkatua erabiltzeko aukera eman zien. Urte batean honek izan duen bilakaera zaila da sinisten, geuk ere Uliako magalean antzeko esperientzia izan ez bagenu!

Astelehenean merkatuan bilakatua ikusi genuen. Errefuxiatuentzako arropa bilketa kanpaina zuten abian, eta Portugaletek izan duen elkartasuna benetan harritu eta txalotzekoa da. Pila kutxa biltzen ari ziren! Eta zenbat pertsona arropa hauek sailkatzen eta kutxetan banatzen!! Horrelako proiektuak pertsonen bihotzak astintzen dituen seinale da, dudarik gabe.

Merkatuko guneak

Zihortzak egin zigun bisita gidatua merkatuko postuetaik guk parkean egiten dugun bezela, gune desberdinetako egitasmoak azalduz.

  • office-a: bileragune, frigorifikoak eta “sukaldetxoa”, “urtebetetzeak ospatzeko irekitzen dute merkatua eta hemen familiek janaria berotzeko aukera dute.
  • ludoteka: familiek ekarritako jostailu eta materialekin bete dute, umeen paradisuan bilakatuz. Jostailuak, liburuak, denak dira donazioak, eta bertako mahaitxoak auzolanean egin dituzte!
  • Trasteen gela, ondo salikatuta dute, ordena gustokoa duten kide bat dutelako bertan eta gauza bakoitzak toki bat duenaren jarraitzailea da…
  • Skate-gela. Herriko patineteroek eraikitzen ari diren gela. Heurek egin dute barneko instalazio guztia, eta estreinurako Skate eguna antolatu dute. Skate ikuskizuna, lehiaketa, ikastaroak, eta kontzertuak izango dituzte!
  • Mahi jokoen postua. Donazioekin eta herriko “mahi jokoen” adituari esker bete dute postutxo hau. Bertako jokoak eskuragarri dituzte, haur zein helduak, asteburuetan merkatura inguratzen direnentzako denbora pasa. Beti kojoez gain, partxisa, kartak, buruari bueltak emateko zenbait joku interesgarri dituzte! Benetan ideia polita!
  • Sormen tailerra da hurrengo azoka postua. 2 pertsona dira azokan esku trebeak dituztenak eta noizean behin joskintza eta eskulangintza taillerrak antolatzen dituzte. Gainera bertan badute josteko makina eta telak beraz lasai esko etor daitek edonor eta bertan lanean aritu.
  • Ondoan liburutegia. Crossbook sistemarekin funtzionatzen du. Hau da liburu bat hartzea librea da eta bueltan edo trukean ekartzea ere bai. Ez da kontrolik eramaten bertako materialarekin, baina bai sailkapenarekin! Txukun txuku bait dute dena antolatua! Nobelak, pelikulak, politika, hizkuntzak!!!!
  • Eta honen artean, landare panelak! Paleak koloreztatu eta landareak ipintzeko berrerabili dituzte! Berde piska bat sartu beharra dago gure bizitzetan, eta azokako argia aprobetsatuz, badituzte zenbait lora!
  • Musika gela, da hurrengo postua. Ate nagusiaren parean dago akustika aprobatsatzeko. Pikotos musika elkartea da zenbait ekintzen arduradun, eta heurek antolatuko dituzte, laister ospatuko diren musika ekitaldi interesgarriak! Zihortzak kontatu zigunez, kartoi banda bat ere osatu nahi dute!! Gabonetako azokarekin, merkaturako propio musika ekipo bat erosi nahi dute.
  • Azken postuan zinema gela dugu! Benetako zine pantailla bat dago Portugaleteko Merkatuan. Herriko zinema aretoa kendu zutenean, auzotar batek pantaila zaborrean ikusi eta gorde egin zuen, beste erabilpen bat emateko esperantzarekin, eta Merkatua martxan jarri zenean, bertara eman zuten! Lurra koltxoiez estali dute haurren gozamenerako eta lehioak tapatu dituzte argia kentzeko. Bertan zenbait pelikula proiektatzen dituzte gende gutxi dagoenean.

Trueke azoka, merkatuko erreferente bihurtzen ari da, eta diotenez oso arrakastatsua omen da. Horretaz gain garrantzi haundikoa ere bada, zenbait herritarrei arnasa ematen diete, gabon garai zoroetan adibidez, opari berriak erosteko beharrik ez bait dute!

Merkatuaren funtzionamendua

Pertsona langile asko dago proiektu interesgarri honetan eta erabat lanpeturik daude iristen zaizkien proposamenak entzun eta bideratzen. Mota guztietako tailerrak eta hitzaldiak eskeintzen dituzte, eta hilabetero agenda txikia geratzen zaie: kriantza taldea, hitzaldiak, higiene posturala open sapce, wordkafe, gorputz espresioa, soldadura taillerra, joskintza tailerra, jardunaldiak eta auzo biltzarrak!

Asteazkenetan izaten dira Merkatuko biltzarrak. Bertan eguneroko martxa eta proiektuez, eta inguratzen diren pertsonen eskaerei buruz hitz egiten dute. 15 pertsona inguru elkartzen dira, eta txandak egin behar dituztela diote bileran hitz egin ahal izateko! Talde bakoitzak autonomia asko duela kontatu digute, horrela, arduradunak edo lantaldeak sortu dira, eta heurek dira arduradun “postutxoak” eta ekintzak aurrera ateratzen…

Merkatu Lagun txartela

Dirunkontuen inguruan berriz, ideia original bat egin dute! MERKATU-LAGUN txartela! 10€ko prezioa du txartelak eta urtebeteko iraupena. Txartel hauekin bertan eginbeharreko erosketak ordaintzen dituzte, eta oraingoz gastu guztiak kubritu ahal izan dituzte. Zihortzak dio, 2015ean merkatua martxan jarri aurretik ere txartel asko saldu zituztela eta ikaragarria izan dela herriaren babesa proiektu honen alde. Orain arte ezin izan dute ordainsaririk eman txartelaren truke, baina 2016 honetan, nolabaiteko zozketa egitea pentsatu dute tailerretan sortzen diren eskulanekin.

Komunikaziorako ez dute webgunerik oraindik, baina milaka jarraitzale dituzte Facebooken. Bertako kideen artean Telegram talde batez komunikatzen dira eta googledrive ere erabiltzen dute, zenbait dokumentu landu behar dituztenean. Auzora buzoneo eta Bando-ekin iristen dira.

Zein interesgarria den portugaletetarren artean egiten ari diren lana! Zihortza-Leire harreman hau haunditzea espero dugu, eta laister taldetxo batean joango gara bi proiektuak elkar ezagutu eta indartzera!

Aupa auzo eta gune publiko berreskuratuak! 😉 Herritarron indarra izugarri eraldatzailea eta polita da!

Advertisements
Tagged with:
bestelakoak-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: