Baratze plangintzaren aurkezpena (ortu ekologiko komunitarioa)

Uliako Mintegien parkeko goikaldean aurkitzen diren bankal handietan landatuko da, Erdiko Negutegiaren alboan aurkitzen diren BANKALETAN hain zuzen; 5 goikaldean +2 erdialdean, orora.

viveros-de-ulia-distribucion-bancalesHilabete bateko lanketarekin plangintza bat egin dugu, urteko uzta antolatzeko:

  • Otsaila: Tipula, erremolatxa, azenarioa (lehenengo kajoneran jarria)
  • Martxoa: Kalendula, kaputxina, izpilikua, erromeroa, tajeteak, perrexila, apioa, salvia, cilantroa, oreganoa, melisa… (palmeren negutegian hasi gera haziak ereiten)
  • Apirila: Errefaua, errukula, letxugak, albahaka…
  • Maiatza: Tomatea (ubera, aretxabaleta, txerri), piperra (ibarra, gernika, landetako luzea) kuia, kuiatxoa, pepinoa, berenjena, babarruna, leka…
  • Ekaina: Zerba, porrua…
  • Uztaila: Aza, tomanesku, brusela aza, lonbarda, brokolia, azalorea, mihilua, borraja…

Aurtengo baratze planari buruz aurrez-aurre azaldu nahi dizuegu datorren Auzolanean, Martxoak 20.

baratze-plangintza-uliako-mintegien-parkeanUdalatx mintegi ekologikoarekin dugu akordioa, eta beraz parkean dugun ortu ekologiko komunitario honen hornitzaileak izango dira. Otsailaren 6ean hiru bandeja ekarri genituen Bergaratik, tipula, tipulina, erremolatxak eta azenarioekin. Haziera ekitasmoarekin ikasten gabiltza zeinen garrantzia duten bertako barietateak ipintzea gure baratzetan, eta horregatik, aurten baratzean ipiniko ditugun landare gehientxuenak bertako barietateak izango dira. Adibidez, 4 barietate tomate landatuko ditugu (ubera, aretxabaletako larrosa, pikoluze, erandioko zapala), eta 3 piper mota (ibarrakoa, gernika eta landatako luzea). Zuetako norbaitek, hazi interesgarriren bat badu, etor zaitezkete gurekin elkarbanatzera!

Taldeko baratza komunitarioaz gain Uliako Lore-Baratzaren helburu bat da hiriko beste zeinbat kolektibok, bankal bat eskuratu dezaten, parkean bertan baratza egiteko. Beti ere modu ekologikoan, pixkanaka elkarlana jorratu nahi dugu. Oraingoz behekaldeko bankaletan, San Ignazio zahar etxea dugu, Txiki-Foxesesn bankala, Mestizak ere erein ditu tinte naturalerako zeinbait landare, eta aurki beste zeinbat kolaborazio aurkeztuko dizkizuegu!

Beraz, denak gonbidatuak Martxoak 20ean baratza plangintzaren aurkezpenera etortzeko eta ea zuen ekarpenekin uzta oparoa lortzen degun aurtengo udan!

Advertisements
Tagged with: ,
baratzak, ekimenak, haztegiak-n argitaratua
One comment on “Baratze plangintzaren aurkezpena (ortu ekologiko komunitarioa)
  1. […] bilakaeraz! Gune hau txukundu dugu denon artean, basoa garbitu, kajoneretan lurra sartu eta baratzea landu, negutegiak egokitu eta, batez ere, parkea ireki eta bizia eman […]

    Atsegin dut

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: