Ikusi duzu zein ederra den Jupiterren arbolaren enborra?

uliako-lore-baratzak_jupiterren-arbola2Irudi (edo argazki) bakoitzak historio bat du bere baitan eta ezagutarazi nahi dugu. Oraingoan lagerstroemia indica, Jupiterren arbola edo lila de las Indias ere izena hartzen duen zuhaitza aditzera emango dugu.

Abuztuan loretan zen Jupiterren arbola. Ikaragarri polita zegoen bere lore ikusgarriekin. Arrosa, txuri edo purpura koloreko loreak izaten ditu 6-20 cm-ko luzera eta 6 petalo kiribilduez osaturik. Uztailetik irailera loretan da, hain zuzen. Baina honen enbor ederraz ez ginen ohartu udaran, estalirik bait zuen bestelako landaretzaz.

Parkean zehar altuera eta adin ezberdinetako Jupiterren arbolak ditugu eta, orain, neguan honen enbor dekoratiboaz gozatzeko aukera dugu. Ikusi besterik ez duzue!

Baina ezagutu dezagun lagerstroemia indica… Zuhaixka edo zuhaitz txiki honen izenak Magnus von Lagerstrom naturalistaren aipamena da, eta honen laguna zen Linneok jarria, taxonomiaren aitatzat hartua; sistema hau gaur egun ere erabiltzen da, zenbait aldaketekin, organismo biziak izendatzeko, ordenatzeko eta klasifikatzeko. Eta espeziearen izena, “indica”, zuhaitzak gogoko duen habitat batetik datorkio; “indomalayo artxipelagoa”. Jatorriz Txinakoa da, nahiz eta Japonia, Korea, Himalaia eta Indotxinatik zehar banaturik egon, baso irekietan, belardietan eta lur malkarretan.

3-6 metroetako altuera izan dezake lagerstroemia indicak, hostoerorkorreko zuhaitza. Honen enborraren azala grisaxka izokin-koloreko da, eta laminetan esfoliatzen da.

Esan bezela, apaingarri gisa, ikusgarriak dira urte osoan: udaberrian kimatzen direnean hosto gorrixkengatik eta beranduago hauen orlegi distiratsuagatik; udaran loraketa; udazkenean, berriro ere, tonu gorrixkagatik; eta neguan eta gainerako urtean, enborraren tonua eta kolorazioa. Honen habitatean, 100-120 urtetara iritsi daitezke, hirian zeozer gutxiago.

jupiterren-arbola-uliako-mintegien-parkean5

Zuhaitz hau, lagerstroemia indica edo Jupiterren arbola ere deitua, Uliako Mintegien parkeko zenbait lekutan aurki dezakegu. Ikuskizun eder hau ikusteko, hurbiltzea gomendatzen zaitugu, eta birtartean begiradatxo bat eman nahi baduzu, ikusi Uliako Mintegin inbentarioa. Mapa honetan parkeko zuhaitzak eta zuhaixkak ikusiz gain, hauen izenak, kokapena, jatorria eta deskribapen bat aurki dezakegu.

Advertisements
Tagged with: ,
flora, historia, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: