Inausketa ikastaroaren kronika: 2. eta 3. saioak Uliako Mintegien parkean

Asteleheneko saioa Itsaso eta Maixaren eskutik landareen ugalketan eta banaketan zentratua egon zen.

Asteazkenean ordea, Arkaitz etorri zen parkera, eta Maixaren laguntzaz inausketarako erremintak eta teknikak azaldu zizkiguten.

uliako-mintegietan-ikastaroa-fraisoroLorezaintzan, beste ofizio eta afizioen antzera, lantresnak oso garrantzitsuak dira. Ez da berdina izango, etxeko lorategiaren noizbehinkako zaintzarako behar ditugun guraizeak eta eremu haundi bat inausi behar dugunerako beharko ditugunak. Erabileraren beharrei egukituko gara, lantresnak aukeratu eta erosterako garaian. Gainera, zenbait ezaugarri ondo begiratu beharko ditugu esaterako kirtena, guraizearen aiztoa, eta filoa aldakorra izateko aukera, mangoaren materiala ere garrantzitsua izango da, plastikozko edo burnizkoa.
Ondoren dendetan aurki ditzakegun herramienta desberdinen errepasoa egin genuen. Kimaketetako guraiza normaletatik, altuak diren zuhaitzak inausteko erabiliko ditugun tramankuluetaraino.

Landare apaingarri eta frutarbolak oso desberdin inausiko ditugu, landare hauen helburua desberdina bait da. Frutarboletan naranjoa nola inausi ikasi genuen, 3 direkzioak indartuz “baso” moduko bat sortuz. Ondoren landarea haundituz doanean, gaztetan egindako estruktura mantenduko du, eta gure helburua fruitua bada, erosotasuna bilatu beharko dugu hauek jasotzerako garaian. Sagarrondoak, mahatsondoak… bakaoitzak bere mozte moduak edukiko ditu, egoerara moldatuz. Adibidez mahatsondoaren Guyot kimaketa ikasi genuen “bara” eta “pulgar” sistema erabiltzen duena.

Larunbatean, saio teoriko praktikoari ekin genion. Konbinatu egin genituen inausketak eta eskejeak. Arkaitzek lehenbizi landarearen zaintzarako ezaugarriak kontatzen zizkigun, landarea gazte eta sano mantentzeko egin beharko ditugun kimaketak, eta ondoren Itsasok, moztutakoak aprobetsatzen erakutsi zigun, garbitutakoaren landare berriak sortzeko.

Landare usaintsuekin hasi ginen, santolina, labanda, erromeroa… denek prozesu antzekoa izango dute kimatu eta eskejeak egiterakoan. Baina adi egon beharko degu hau egiteko urtaroekin, erromeroa eta txillarra adibidez neguan loratzen duten landareak bait dira.

Arbustoak errezagoak izango dira kimatzen, baina maizago egin beharko dugu lan hau, hostotsua mantendu nahi badugu gure landarea. Mirto txukundu eta eskejatu genuen ondoren.

Kimaketak kontu haundiz egin beharko dira, zentzu egokian (begiaren gainetik), landareari zauri haundirik ez egiteko, eta errekuperatzen laguntzeko. Kontatu ziguten landareak ez dutela zikatrizateko gaitasuna, eta zauriaren gainetik azala sortu arren gaizki itxitako zauri batek landarea usteldu edo alperrik galtzea ekarriko duela.

Eskejetan oso orokorrean hitz-eginda, landare pusketaren herenbat izango da azkenean lurperatzen duguna. Adaxkak direnean 2 begi lurpean sartuz eta hiru goian. Gainera hormona naturalak nola sortu erakutsi zigun Itsasok sahats pusketekin!

poda-multiplicación-plantas-viveros-de-ulia

Lurra prestatu genuen, hezetasun asko ez bait zaie komeni sustraiak egiteko eta erabiliko ditzekgun pote desberdinak erakutsi zizkiguten.

Azkenik parkeko lorategitik jarraitu genuen ikastaroa.! Zuhaitz ugari ikuskatu genituen. Lagestromia, ibiskusa, mahatsondoa…

Geuk ere mintegietako parkean lan ugari izaten dugu bertako landareak txukun mantentzen, eta orain Fraisoroko irakasleen argibideekin askoz hobeto kudeatuko dugu! Praktika gehiago egiteko gogotsu gelditu zaretenok inguratu arratsaldez parkera elkarrekin egin ditzagun zenbait kimaketa. Bestela datorren igandean 28, Auzolan eguna izango dugunez, tartetxo bat eskeiniko diogu zuhaitzen kimaketari!

uliako-mintegien-parkea-ekimenak-ikastaroa

Advertisements
Tagged with:
ekimenak, ikastaroak, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: