Inausketa eta landare ugaritze ikastaroa, lehenengo eguneko kronika

Uliako Lore-Baratzetan Lorezaintzako bigarren ikastaroa hasi genuen atzo. 17 pertsona inguratu ziren Uliako Mintegien parkera, jende asko etxetik ekarritako landareekin!

viveros-de-ulia-taller-poda
uliako-mintegiak-inausketa-tailerraEguraldia trakets zebilen eta erdiko negutegian egon ginen lanean.
Itsaso Garai eta Maixa Otegi izan ziren atzoko saioren arduradun, eta Gregorio Fisac agronomoaren ekarpenekin, benetako saio borobila izan genuen. Oso oso interesgarria! Bikaina!!

Lehenengo saio hau landareen ugalketan egon zen zentratua. Bi bereizketa nagusi egin behar direla landare ugalketari buruz hitzegiterakoan ikasi genuen: multiplikazio sexuala eta begetatiboa.

Multiplikazio sexuala, hazi bidez egiten dena da normalean. Multiplikazio begetatiboa aldiz, landare amaren zatiak erabiliz, landare berri oso bat lortzeko teknikak dira. Lortuko den landare berria, “amaren” berdina izango da.

Azken honetan ibili ginen atzo. Fraisorotik ekarritako landare desbedinekin ilustratu zituzten multiplikazio sistemak. Adibididez, etxeetan hain ohikoa den “Zintia”rekin; bere umeak kanporatzeagatik “mala-madre” bezela ere ezagutzen hoi da, hosto berriak kanpora botatzen bait ditut, eta hauetan zainak jaiotzen dira; gero, landarea banatuz multiplikazioa lor genezake eta hortaz landare berri bat.

Bitxikeria asko ezagutu genituen gainera, besteak beste banbu basoak ikusten ditugunean, hazten diren enbor guztiak landare bakar batetik ateratzen direla ba al zenekien? Bulbo askok adibidez, landarea eman ondoren, bulbotxo berri asko sortzen dituzte, amaren inguruan.

Espezie bakoitzak bere metodoak beharko ditu ugaltzeko, eta hau lortu nahi dugun landarearen araberakoa izango da. Gainera, kontuan eduki beharko ditugu landare bakoitzaren jatorria, landare berrirako baldintza egokiak ezartzeko (temperatura, lur mota, ezetasuna….). Sustratoak garrantzi haundia izango du honetan, eta kontuz ibili beharko dugu, sustrato motekin eta hauek aireztatzeko behar dituzten gehigarriekin.

Landareak banatuz hasi ginen “eskuak zikintzen”, Zintia, Aloe Verak, Kalantxoe…

Lurrazpiko bikoizketak nola egiten diren kontatu ziguten, eta parkean ditugun erromeroekin egingo dugu proba Udaberria iristen denean.

Ondoren Akodo aereoa eta lurrazpikoa jorratu genituen, zuhaitz eta adaska helduetatik landare berria ateratzeko metodoa. Kontu haundiz egin zigun akodo aereoaren demonstrazioa Itsasok, espreski ekarritako Ficus landareekin; Ficus Elasticareki hain zuzen. Txertaketak egiteko erabiltzen den laban batez zuhaitz baten adarrari azal piskat kentzen zaio lehen biziz, kambiuna agerian egoteko. Ondoren hormonak erantsiko dizkiogu pintzel baten laguntzaz eta lur bustiz ingurutuko dugu. Azkenik poltsa baten bildu eta lotu egin beharko da, hiru hilabetez lasai utziz ondo sustraitu dadin.

viveros-de-ulia-taller-poda2Eta han ibili ginen gero partahide guztiak, ekarritako beste Ficusetan akodoak egiten!

Multiplikazio prozesuek aurrera egin dezaten, faktore asko hartu behar dira kontuan; garaia, denbora, habitata. Ez da prozesu erraza, ikusiko dugu 3 hilabete batez, nola atera zaizkigun lehen ugalketa hauek!

Advertisements
Tagged with:
ekimenak, ikastaroak, parkea-n argitaratua
One comment on “Inausketa eta landare ugaritze ikastaroa, lehenengo eguneko kronika
  1. […] Asteleheneko saioa Itsaso eta Maixaren eskutik landareen ugalketan eta banaketan zentratua egon zen. […]

    Atsegin dut

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: