Udalatx mintegi ekologikoarekin elkarlanean

udalatx-mintegi-ekologikoaAurreko astean Ubaeran dagoen Udalatx mintegi ekologikoa bisitatzera joan ginen, Uliako Lore-Baratzeko (ULB) kide eta lagunak. Hitzarmen bat dugu heurekin eta baratzeko landare asko haien mintegitik ekarrik ditugu.

Bergaratik, Elgetara bidean dago Ubera, eta herrian bertan dago Nerea eta Idurrek zaintzen duten Udalatx mintegia.

Oraindik denbora gutxi daramate matxartan, baina iada inguruko baratza asko hornitzen dituzte bertako landaraeekin. Gainera, sendabelar eta ukenduak egiten ere iaioak dira.

udalatx-mintegiko-landareak-uliako-mintegien-parkean

Aurtengo baratze plangintzari buruz aritu ginen berbetan eta ULBko bankaletarako bertako barietateak landu  nahi ditugula adostu genuen. Zallako tipula ipiniko dugu egun hauetan eta udaberrian tomate barietate desberdinak, baina denak bertakoak (Pikoluze, Aritza, Aretxabaleta, Erandio, Ubera).

Oraingoz, hiru bandeja ekarri ditugu parkera; tipula tipulina eta txiki txiki dauden erremolatxak eta azenarioak. Aurreko larunbatean, tipulinak landatu genituen baratzean. Aste honetan eguraldia gure alde badago tipulak sartuko ditugu eta pixkat haunditzen direnean erremoltxak eta azenarioak….

Bestalde, ULBko baratzazale guztiak adi egon, datorren asteetan elkartuko bait gara bilera ireki batean, aurtengo baratze plana pentsatzeko! ABISATUKO ZAITUZTEGU!

Advertisements
Tagged with:
baratzak, ekimenak-n argitaratua
3 comments on “Udalatx mintegi ekologikoarekin elkarlanean
  1. […] Larunbatean bandeja bat tipulina landatu genuen, Udalatx mintegi ekologikotik ostiralean bertan ekarritakoak. […]

    Atsegin dut

  2. […] En la actualidad, algunos de los bancales situados junto al invernadero del medio, están ya proyectados con plantaciones realizadas en días de Auzolan y algún que otro día, dado que gran parte de las hortalizas que podréis ver y recoger (sus frutos) provienen del Vivero ecológico Udalatx de Bergara. […]

    Atsegin dut

  3. […] Udalatx mintegi ekologikoarekin dugu akordioa, eta beraz parkean dugun ortu ekologiko komunitario honen hornitzaileak izango dira. Otsailaren 6ean hiru bandeja ekarri genituen Bergaratik, tipula, tipulina, erremolatxak eta azenarioekin. Haziera ekitasmoarekin ikasten gabiltza zeinen garrantzia duten bertako barietateak ipintzea gure baratzetan, eta horregatik, aurten baratzean ipiniko ditugun landare gehientxuenak bertako barietateak izango dira. Adibidez, 4 barietate tomate landatuko ditugu (ubera, aretxabaletako larrosa, pikoluze, erandioko zapala), eta 3 piper mota (ibarrakoa, gernika eta landatako luzea). Zuetako norbaitek, hazi interesgarriren bat badu, etor zaitezkete gurekin elkarbanatzera! […]

    Atsegin dut

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: