Zelaia banbuez garbi!

Aurreko igandean etorri ziren lagun guztiekin banbu basoari izugarrizko astindua eman genion. Hilik eta usteltzen ari ziren kainaberak atera genituen basoa txukuntzeko gogoetarekin. Lan haundia egin genuen, eta ateratako kainaberak zelaian pilaturik utzi genituen.

banbu-lehorrak-pilatuta-parkean

Dakizuenez oso gustokoak ditugu kainaberekin eraikuntzak egitea (Txiki-Foxesen aterpe bat egin genuen eta gabonetarako berriz izarrak…), baina oraingoan oso egoera kaxkarrean zeuden eta hain haundiak zirenez, traba egiten ziguten Uliako mintegietako parkeko zelaian.

Udalera deitu genuen, ea kainabera luze hauek parketik ateratzen laguntzen ziguten. Eta azkar egin digute kasu, eta esku baten ordez, hiru mutil trebe bidali dizkigute!! Zer nolako txukundua egin duten goiz bakar batean!

Traba dexente izan ditugu hasieran, kamioia eta birrintze makina parke behekaldera jeisteko. Baina motorra piztean orduan hasi da martxa!

Lanerako gogo askorekin zeudenez, behe aldeko pilarekin ere ekin dute. Uliako Lore-Baratzak proiektuaren arduretako bat parkea txukun mantentzea da, eta horregatik adaxka eta beharrean aurkitzen diren zuhaixka asko mozten ditugu. Beheko partera eramaten ditugu normalean, gune batean biltzeko. Gero birrindiu, eta hortik ateratakoa Auzo-konpostan estrukturante bezela erabili dezakegu, auzotarrek sortzen ditugun hondakin organikoak konpostatzeko.

banbua-birrinduta-uliako-mintegietan

Primerakoa izan da gaurko lana eta, birrindua orain, kajonera batean pilatuko ditugu, ondoren baratzean edo konpostagailuetan erabiltzeko.

Eskerrik asko mantenu sailari, parke eta lorategiko teknikariei eta lana egin duten mutilei ere!

Aurretik:

aurretik-adarrak-pilatuta-uliako-mintegietan

Garbiketa eta gero:

ondoren-garbiketa-uliako-mintegietan

Advertisements
Tagged with:
konposta, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: