Auzolan egunean Gregorio Fisac izan dugu lagun

Egun edera gaurkoa, bai. Eguraldia lagun genuela jende ugari hurbildu da Uliako mintegien parkera. Batzuk ingurua miatzera, Uliako Lore-Baratzak proiektuari buruzko informazio bila eta kideak ezagutzeko hurbildu dira; beste batzuk berriz inguruaz gozatzera, bai parkeko eserlekuetan paisaia begira edo eta zelaietan jolastera; eta besteok, berriz, auzolan deialdiariaren inguruan parkea ederra egon dadin beharreko lanak egitera.

auzolan-20160124-uliako-mintegietan-jolas

auzolan-20160124-Gregorio-FisacBisita berezi bat ere izan dugu. Gregorio Fisac Martín hurbildu zaigu. Ingeniari agronomoa dugu, landare-osasunean ezpezializatua, eta pare bat liburu idatzi ditu, “Árboles en Guipúzcoa” eta “A la buena sombra. Guía de árboles para novatos”. Aipatutako azken liburu hau eskuartean zuela, Uliako Lore-Baratzak kideoi dedikatu egin digu. Zelako sorpresa! Jakitun pertsona hauen bisitak ziraragarriak dira! Eta Ulian aurkitzen den parke honetara etorri izana izugarri pozten gaitu. Esker mila!

Auzolan egun honetan, besteak beste, baratzeko belarrak garbitu ditugu, konposta gunea txukundu eta marrubiak jasoko dituen taulea prestatu ere. Hortaz gain, egutegia gaurkotu dugu eta, kide askok, banbu basoan eman dugu goiza.

Banbu basoa, parkeko beheko ataritik sartuz gero, ezker aldean kokatzen da. Banbu pilaz osatutako basoa dugu eta bertako landare lehorrak kentzen egon gara. Zeren… lau urteetan 12 metroko altuerara iritsi daitekeen banbua, landarea dela bazenekien? Gainera, 1.500 erabilerak eta etekinak deskribitu dira aintzinako (miozeno) landare honi buruz. Izugarri baliagarria dugu! “Landare-altzairua” (el acero vegetal) deitzen zaio honen erresistentzia eta malgutasunagatik.

Ondoren, bazkaria izan dugu. Asko dugu eta ospatzeko! Besteak beste, Elkarlan saria, Eusko Jaurlaritzako errekonozimendua Uliako Lore-Baratzak proiektuarekiko. Beraz, guztion saria!

Advertisements
Tagged with:
auzolan, parkea-n argitaratua
4 comments on “Auzolan egunean Gregorio Fisac izan dugu lagun
  1. […] de Viveros de Ulía de Donostia. He aquí una representación de las flores que captamos en el Auzolan de ayer, un día muy especial que atrajo a numerosos visitantes que quisieron descubrir el parque de la […]

    Atsegin dut

  2. PREMAFER-k dio:

    Bai, egun zoragarria parkean ibiltzeko.

    Atsegin dut

  3. […] igandean etorri ziren lagun guztiekin banbu basoari izugarrizko astindua eman genion. Hilik eta usteltzen ari ziren kainaberak atera genituen basoa txukuntzeko gogoetarekin. Lan […]

    Atsegin dut

  4. […] orain eta zer esanik ez Uliako Mintegien parkearen bilakaeraz! Gune hau txukundu dugu denon artean, basoa garbitu, kajoneretan lurra sartu eta baratzea landu, negutegiak egokitu eta, batez ere, parkea ireki eta […]

    Atsegin dut

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: