Uliako Lore-Baratzak Elkarlan sarietako irabazleetako bat da!

Berri itzel bat!

2015. urtea amaitzear zela, gure lan eta esfortzuak beste oihartzuna hartu zutela konturatu ginen. Uliako Lore-Baratzak proiektua Eusko Jaurlaritzak antolatutako Elkarlan sarietako irabazleetako bat zela esan ziguten!!! Sari honek “elkarrekin sortutako balio publikoa” saritzen du. Eta sekulako berri ona jaso genuen jakinda Euskadi osoan zehar geure bizitzak eraldatzen gabiltzan 60 proiekturen artean irabazle suertatu zela.

Lehiaketa honetarako aurkeztutako genuen memorian gure jarduera zein proiektuak aipatu genituen, baita antolakuntza eta komunikazio aspektuak ere. Harriduraz hartu genuen, oso denbora gutxian Herri Administrazio eta Justizia sailatik hautatuak izan ginela esan zigutenean.

ej-gv_innovasque_uliako-mintegietanAbenduaren 17ean, Elkarlaneko lantaldea Uliako mintegien parkera hurbildu zen Uliako Lore-Baratzak egitasmoa ezagutzera. Bertan Gotzon, Goizalde, Koldobike eta Javier, Innobasque eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, izan ziren. Parkea ezagutzearekin batera, eguraldi itzelarekin, ilusioz beteriko goiz bat partekatu genuen.

Erakundeetako errekonozimendu honek pizgarria izan behar du, ULBko kideon lan boluntarioan jarraitzeko. Honela, jendarte balioa sortzen jarraitzeaz gain, udaletik proiektuaz duten ikuskera aldatzeko ere lagundu beharko liguke, parkearen erabilera eta potentzialitatea indartzeko. Izan ere, espero dugu sari honen ostean, udal ordezkariak ere bisitan etortzea, parkea eta proiektua ezagutzeko.

AUPA ULIAKO LORE-BARATZAK, 2016a jardueraz eta pozez beteriko urtea izango da!

¡Una excelente noticia!

A finales del año 2015 recibimos la noticia de que nuestro trabajo y esfuerzo no pasan del todo desapercibidos. El proyecto Uliako Lore-Baratzak había sido seleccionado como uno de los ganadores de los Premios de “Cogeneración de Valor Público” Elkarlan que concede el Gobierno Vasco. Fue una fantástica noticia el saber que habíamos sido premiados de entre 60 proyectos que en todo Euskadi tratamos de transformar nuestras vidas.

En la memoria que presentamos pusimos por escrito nuestras actividades y proyectos, así como los aspectos organizativos y comunicativos de Uliako Lore-Baratzak. Fue una gran sorpresa cuando en poco tiempo recibimos del departamento de Administración Pública y Justicia la gran noticia de que habíamos sido seleccionados.

ej-gv_ur-biltegietan1

El 17 de diciembre recibimos la visita en el parque del equipo de trabajo Elkarlan. Gotzon, Goizalde, Koldobike y Javier, representantes de Innobasque y del Gobierno Vasco se acercaron a los viveros de Ulia. Querían conocer el parque y nuestras actividades “in situ” y acompañados de un tiempo espléndido compartimos una mañana llena de ilusión.

Este reconocimiento institucional nos ha de servir de estímulo para perseverar en el trabajo voluntario de ULB, con el objetivo de generar valor social y, por ende, promover un cambio de enfoque del ayuntamiento hacia el uso y potencial de parque. Y es que esperamos que con esta noticia los representantes municipales se animen también a visitarnos y a conocer el parque y el proyecto.

¡AUPA ULIAKO LORE-BARATZAK, 2016 será un año lleno de actividades y alegrías!

Advertisements
parkea-n argitaratua
One comment on “Uliako Lore-Baratzak Elkarlan sarietako irabazleetako bat da!
  1. Jota. Ve.-k dio:

    Zorionak emandako errekonozimenduagatik, ta mila esker egindako lanagatik!

    Atsegin dut

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: