Kaixo KONPOSTEROAK!

Iada bi hilabete daramatzagu Uliako mintegietako konpostera betetzen, eta Udaletik abisatu gaituzte martxa onean goazela!

konposta-ulian-1Lehendabiziko konpostera %70eko kapazitatean dugu, eta martxa honetan jarraituz gero gabonetako ospakizunen hondakinekin berehala beteko dugula guztiz. Orduan, konpostagailu hau aldebatera utziko dugu, hondakin guztiak hilabete batzuetan konposta bihurtu daitezen.

Kutxatxo marroia maiz ekartzen duzuenak konturatuko zinatenez, konpostagunea txukundu dugula. Udazken honetan jasotako hostroak pillatu ditugu “materia marroi” bezela aprobetxatzeko, lehenago tiestoak zeuden paretetan. Oraingoz ezkerretako pillatik artu daitezke hostroak, eta besteak tapatuak utziko ditugu euria egiten duenean ez bustitzeko edo haize zakarrak ez nahasteko.

konposta-ulian-2

konposta-ulian-3

konposta-ulian-4Estrukuturante pixka bat ere sortu genuen ULB kideak, parkeko beheko pilla garbitu genuenean (trituradora bat ekarri genuen). Baina hau oraindik beheko partean dago, eta pixkanaka igotzen joango gera. Gogorazten dizuegu estrukturantea dagoen kutxa berdearen beste aldean beste kutxa bat dagoela oraindik beterik.

Denoi eskerrak eman nahi dizkizuegu oso ondo kudeatu genuelako naranja-azalen arazoa, eta geroztik ez dagoelako seinale txarrik pillan. Aireatzailea sartzen dugunean (sakakortxos itxurakoa),tenperatura hartzen ari dala ikusi daiteke, eta aztarna txuriak ere antzematen dira, onddoak lanean ari diren seinale.

konposta-ulian-5

Advertisements
konposta-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: