Armonia eta kontrastea lorategian nola landu ikasi dugu, besteak beste

Atzokoa ere saio aparta izan zen! Partaideeen motibazioak ezagutzen hasi ginen, bakoitza nondik zetorren eta etxean baratze edo lorategia zuten jakiten. Ze sorpresa ona izan den denetariko jendea aurkitzea, baratze-zaleak, etxean lorategirik ez baina interesadunak, profesionalak eta bestelako zaleak!

Zumetatik landare gehiago ekarri zituzten, parkea ahalik eta gehien betetzeko, eta landareak aurrean jarrita astelehenean ikasitakoa errepasatu genuen! Pentsamentuak, biolak, ziklamenak, primulak, zineraria maritima, aza, brunera, sedum…

Kurtsoko ikasle batek, etxeko ziklamena ekarri zuen, gaitzak jota bait zegoen. Adibide garbi batekin ikusi genuen zein den landare honen gaixotasun arrunta (brotritisa), eta hau ekiditeko egin behar diren zeinbait lantxo.

Eta laister, lanean hasi ginen, era praktikoan barneratzeko armonia eta kontrastea nola lortu lorategian. Parkeko lehenengo kajonera bi zatitan banatu eta hortxe ibili ginen bi taldetan banatuak landare eta loreekin konbinazio desberdinak egiten, ahalik eta hobekien antolatzeko kajonera.

Asierrek eta Maixak konbinazio desberdinen efektuak erakutsi zizkiguten, eta behin denok ados egindako aukeraketakin, lurra lixatu eta landareak ipini genituen.

Hortaz ikasi genuen, Bibero zein Gardenetan gaudenean landareak erosi baino lehen sustraiak sano daudela zihurtatu behar dugula eta hauek nola “puskatu” landatu baino lehen, gure lurrera hobekien egokitzeko.

Atxurrarekin landarea lurrean sartzeko zer mugimendu egin behar diren ikusi genuen, eta lorezain profesionalak lan haundia dutenean hau nola egin behar den hobekien ikusi.

Larunbatean izango da kurtsoko azken eguna. 9etatik 13tara egongo gara lanpetuak parkean, gauza pilla bat bait ditugu oraindik ikasteke. Erreminten errepasoa egingo dugu, landareeen gaixotasunak ikasiko ditugu, bulboak landatu eta asilbestrazioa, eta garaiko landareak landatzen jarraituko dugu.

Ikastaroa egiteko gogoz geratu bazarete animatu larunbatean etortzera!

Advertisements
Tagged with:
ekimenak, flora, ikastaroak, parkea-n argitaratua

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: