Bost hegazti-espezie berri igandeko saioan

cuervo

erroia (cuervo)

Hiru hilabete daramagu SEO/BirdLifeko Donostia taldearekin hegaztien behaketa saioak egiten Uliako mintegietan. Azkena, abenduaren 13ean izan zen, eta bost hegazti berri ikusi eta kantari entzun genituen: gailupa (camachuelo común), erroia (cuervo), amilotx urdina (herrerillo común), karnava (jilguero europeo) eta okil handia (pico picapinos).

Zozo arruntak (mirlo común) oso gustokoak dituen fruituak ere ezagutu genituen. Badira ligustrum japonicum delako zuhaixka batzuk eta bertan zozo ugari ikusi genituen honen baiak jaten. Japoniar arbustu honek luku-eran hazten diren fruituak ditu, globo-itxura eta mamitxuak diren fruitu hezurdun txikiak dira, hain zuzen. Kolore urdin-beltzaranak eta ilar baten tamainakoak. Udara amaieran ematen du fruitua zuhaixkak, iraletik urrira eta, ondoren, denbora askoan zuhaitz gainean egoten dira. Batzutan, fruitu hauek, ardoentzako koloratzaile bezela erabili izan dira. Ze gauza bitxia!

Udazken eta neguan fruituak mantentzen edo ematen dituzten zuhaixkak, zuhaitzak eta landareak hegaztientzako zeinen garantzitsuak diren ikusi dezakegu. Eta Uliako mintegietan exenplu ugari dauden arbolak ditugu.

Amaitzeko txantxagorriaren inguruan zenbait argazki ederra erakutsi nai dizkizugu, Maxik atereak!

SEO-Donostiarekin 2016ko lehen saioa, eta, beraz, laugarrena Uliako mintegietan, urtarrilak 17ean izango da. Bitartean, parkean bertan ikusitako hegaztien argazkiak ikusi ditzakezue post batean bildurik. Datorren urterarte!

Advertisements
Tagged with: ,
fauna, parkea-n argitaratua
2 comments on “Bost hegazti-espezie berri igandeko saioan
  1. […] dugu neguko oporretan izan diren aldaketak behatzeko. Zuhaitz batzuk hostoak galdu dituztela eta zozoak oso gustokoak dituen fruituak ikusteaz gain (garai honetan ligustrum japonicum delako japoniar zuhaixkak oraindik fruituak […]

    Atsegin dut

  2. […] 3. saioa > Bost hegazti-espezie berri igandeko saioan […]

    Atsegin dut

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: