Beste jarduera arrakastatsu bat hasi dugu parkean

Garaiko landare eta erraboliadunak” ezagutzeko ikastaroko lehenengo saioa izan genuen atzo. 15 lagun elkartu ginen parkean; gehienentzat parkea berria zenez gure jarduerak eta parkearen historioa kontatzen eman genion hasiera ikastaroari.

Ondoren landareak deskargatu eta hauen izenak eta ezaugarriak ikasi genituen. Batzuk arruntak eta besteak ezezagunak, garaiko landare, urterokoak eta iraunkorrak, landare loredunak, erreboiladunak…

Arkaitzek lorategien diseinuari buruz eta plangintzari buruz hitz egin zigun. Aukeratzen ditugun koloreen arabera gure lorategiak transmitituko diguna erabat desberdina izan daiteke. Koloreen nahasketen garrantziari buruz ere berba egin digu eta nola nahastu kolore desberdineko landareak. Adibidez, kolore argiak lasaitasuna transmitituko digute, aldiz txoko argi batean, kolore iluneko loreak kontraste polita sortuko dute.

RYB-Colores-primarios-mezclados

 

 

16-monocromático

Testura ere kontuan hartzeko gaia da lorezaintzan, gure guneak txikitu eta haunditzeko gaitasuna eta pertsepzioa bait dute landareak. Hosto haundiko landareak aukeratzen baditugu gure lorategian, hau txikitu egin denaren sensazioa edukiko dugu.

Ondo irakatsi digu, lorezaintzako lehen pausoa gure guneak planifikatu eta antolatzea dela.

 

variedad jardin

Ondoren Uliako mintegietako parkean jarri genuen berriro arreta eta parterre bat sortu nahi dugunean egin beharreko pausoak ikasi ditugu.

  • Lehendabizi belarra kendu beharko dugu, behar badugu gero estaltzeko.
  • Ondoren, ongarria bota eta lurrari buelta eman diogu dena aireatu dadin. Aukera badugu behintzat zeinbat egun utziko dugu lur hau ikutu gabe, euriak eta aireak naturalki desegin dezaten, eta horrela ondoren lan gutxiago edukiko dugu atxurrarekin hau nahasteko.
  • Azkenik lurra berdinduko dugu, eta eskuratu ditugun garaiko landareak transplantatuko ditugu.

Hortaz, bakoitzak erreminta bana hartu eta asteazkeneko saiorako lurra prest utzi genuen. Aurretik zeuden “belar-txarrak” eta landareak kendu, ongarri pixkat bota eta lurra mugitu dugu.

Benetan aberasgarria izan da lehen eguneanikasitakoa, eta gogoz geldituko gera asteazkeneko saioa itsoiten. Oraingoan bai dotorea geldituko dela parkea larunbatean!

Advertisements
Tagged with:
ekimenak, ikastaroak, parkea-n argitaratua
One comment on “Beste jarduera arrakastatsu bat hasi dugu parkean
  1. Jota. Ve.-k dio:

    Ze suerte halako ikastaro egiteko aukera izana!

    Atsegin dut

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: