Belarriak erne, begiak zabalik

Txantxangorria (petirrojo), zozoa (mirlo), txinbo kaskabeltza (curruca capirotada), txonta (pinzón), mika (urraca), erregetxo bekainzuria (reyezuelo), arabazozoa (estornino), kazkabeltza (carbonero), belea (corneja), txioa (mosquitero), birigarroa (zorzal), usapal turkiarra (tórtola turca), gabiraia (gavilán), antxeta (gaviota)…

Izendatutako hegazti hauek, gaur bertan, ikusi ahal izan ditugu Uliako mintegi zaharretan. Euria barra-barra egiten zuen goizeko 8:30etan. Txori behaketa lanak SEO-Donostia taldearekin aurrera egingo zuenik ez genuen espero. Baina, hamar minutu geroago, eguraldiak atsedena eman digu eta, hortik aurrera, hegaztiak hegan eta kantari hasi dira hauen aterpeak utzita.

SEOko kideak diren Kirsten, Nekane, Maite, Oscar, Josefi, Maxi eta Txema taldearekin beste hiru lagun egon gara. Orora hamar pare begi eta belarri gaurko saioko hegaztiak aurkitu, ezagutu edo eta zenbatu ahal izateko.

“Sacre” batekin hasi da SEO-Donostiako koordinatzailea den Txema: parke behekaldean, bost minutuko denboran, entzun eta ikusi diren espezie bakoitzeko indibiduo guztien zenbaketa egin du. 25 metro eta eremu hontatik kanpoko hegaztien kontaketa hau homologatua da. “Sacre” deritzon metodologi honi buruzko informazio guztia SEO/BirdLifeko webgunean ikusi dezakezue.

Bitxikeri moduan, bi gabirai ikusi ahal izan ditugu eraso praktikak elkarren artean egiten edo ikasten. Harrigarria izan da! Aprendiz batzuk praktiketan… ez dira honelako heziketa saioak egunero ikusten 😉

Zorzal común (Turdus philomelos)Aurretik, birigarroak izan ditugu. Bertako bizilagun baten hitzetan, Ulian ugari izan dira birigarroak eta, orain berriz, ez dira hainbeste ikusten. Gorostia faltan ote dute?? Gaurkoan, birigarro bat pikondoaren adar batean pausatu da gure begien bistan eta baita, denbora batez, posatu.

SEO-birigarroa_F429_Dibujo_03Barietate handiko ornogabeak jaten ditu, baina gogokoenak barraskiloak dira; hauen oskolak harri edo adar baten kontra apurtzen ditu. Udazkenean eta neguan txori hauen dieta begetarianoagoa egiten da eta fruituak, baiak eta edozein hazi, basati naiz landutakoak, gogokoak ditu.

SEO-Donostiak urtebetez egingo du hegaztien behaketa, jarraipena eta azterlana parkeko eremuan. Beraz, lehenengo bi saioetara ezin izan bazara hurbildu eta hegaztiak gogokoak badituzu, baduzu oraindik aukera! Hurrego saioa abenduaren 13ean izango da. Beraz, zure egutegian idatzi, edo erne egon! Hala ere Uliako Lore-Baratzetik ohartaraziko zaitugu. 😉

Advertisements
Tagged with: ,
fauna, parkea-n argitaratua
2 comments on “Belarriak erne, begiak zabalik
  1. Jota. Ve.-k dio:

    Ze lan polita ari zaretela egiten!

    Atsegin dut

  2. […] 2. saioa > Belarriak erne, begiak zabalik […]

    Atsegin dut

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: