Bide berri baten Hasiera dugu Haziera!

Azaroko ekimenen artean murgildurik, Cristina Enea Fundazioarekin bat hazien eta nekazal-bioaniztasunaren garrantziari buruzko solasaldia egin dugu aste honetan, heuren egitasmo den Hazierako esperientziaren gainean, eta datorren urteko elkarlanaz hitz egiteko aukera izan genuen.

17:00etan eman genien ongietorria Hazierako partaide eta egunkariei esker astearteko hitzaldiaren berri jakin zuten donostiarrek. Lehengo Uliako mintegi zaharrren gunea erakutsi genien bisita zabal batekin. Mintegien historia kontatu genien, txoko eta altxorrak erakutsi eta eskuartean dugun Uliako Lore-Baratzak egitasmoa azaldu genien, egiten ditugun jarduerak kontatuz; Auzolanak, Txiki-Foxes, auzo-konposta… Hainbeste dugu erakutsi eta kontatzeko!

Berehala iluntzen hasi zen eta orduan denok “Gros”eko negutegira sartu ginen, honen argiteria aprobetsatzeko. Ekimen honetarako Diputazioko dirulaguntzarekin erositako aulkiak estreinatu genituen, eta polita izan zen lehenbiziko aldiz negutegi honi erabilera desberdin bat ematea.

Adi-adi egon ginen denak Marc Badalen hitzak entzuten. Hazien munduari buruz mintzatu zen jakinduria haundiz, hauen zientziaz eta baita historian zehar izan duten eragin estrategikoaz ere; zenbait pasarte interesgarri kontatu zizkigun eta barazki batzuen etimologiaz ohartarazi gintuen. Hain euskaldunak diren “babarrunak”, jatoriz amerikakoak dira eta garai hartako eguneko dietan hemengo baba arruntak ordezkatu zituzten “hurruneko-baba” hori, adibide gisa. “Tokiko barietateez” ikasi genuen,  hau da lekura egokitu diren espezieak. Telekoria hitz potoloa ikasi genuen, hau da, landareak ugaltzeko ahalmena, ura, aire edo animalei esker. Nekazaritza gizakian izan duen garrantzia neolitikoan eta Nikolai Vavilov biologori errusiar apartari buruz adi entzun genuen. Gainera, Marc Nafarroako hazi-sareko kidea denez, gainetik azaldu zigun, nolako garrantzia  duen bertako hazien zaintzak eta transmisioak, eta hazi sareak hauek babesteko dituen erantzunkizun eta zailtasunak.

Nekazal-bioaniztasunean haziek duten garrantziaz hitz egiteaz bukatu genuenean, Hazierako jardueren berri eman zigun Marc-ek eta aurreko urteetako elkarlanak azaldu zizkigun, adibidez Irungo Bentaseko herri-baratzarekin egindakoa. Hazien munduan murgildurik, argi ikusi genuen Uliako Lore-Baratzetan ere bertako haziak bultzatu nahi ditugula, eta gure kajoneretan landatuko ditugun barazkiak barietate lokalak izatea nahi dugula.

Oraindik programazioa itxi ez dugun arren, datorren urtean bizpairu saio egitea adostu genuen Hazierarekin: negu partean ortuaren plafikazioa egiteko laguntza eta bestetik hazi onak lortzeko baratzea nola zaindu ikasiko dugu; udaran berriz, gure barazkiak aztertuko ditugu eta ederrenak aukeratu hazitarako; eta azkenik, udazkenean, hazi hauek nola atera eta gorde ditzakegun ikasiko dugu. Horretaz gain zenbait aktibidade ikasleekin egiteko aukera isladatu gintuen, hazitegiak, tomateen dastaketa, jokuak, fitxak.

Benetan interesgarria astearteko ekitaldia!

Advertisements
Tagged with:
ekimenak-n argitaratua
2 comments on “Bide berri baten Hasiera dugu Haziera!
  1. Jota. Ve.-k dio:

    Oso interesgarria izan zen hitzaldia!

    Atsegin dut

  2. eider-k dio:

    Primerakoa!!! Gainera datorren urtean elkarlanean ibiliko gara Hazierarekin. Berri ona!

    Atsegin dut

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: