Auzolan egun ederra mintegietan

Igande goizean eskularruak harturik Uliako mintegi zaharretara abiatu ginen. Gu goiko sarreratik sartu eta nolako sorpresa! Jendea hasia zen, palak harturik, lurra eskorgetan biltzen eta, ondoren, tauletan jasotako zama ipini eta sakabanatzen.

20 bat lagun, jo ta ke, ibili ginen lanean. Aurreko egunean, larunbatean, 18m3-ko bolumena betetzeko lurra ekarri zen. Ez da gutxi, alajaina! Eta lur guzti hori tauleak betetzeko dira, asko hutsik bait daude, eta bertan sasoizko landaketak egin.

Egun polita atera zen, eguzkia bait genuen lagun. Izerdi apur bat bota genuen, parkeko bisitarien begiradapean. Goi aldeko lur mendixkarekin eguerdi partean amaitu genuen; behekaldean berriz, lur pixkat biltzea gelditzen da. Baina, dena den… otordu txiki bat egin genuen Xabier, Manu, Jota… eta beste hainbat lagunek ekarritako jakiekin. Eskerrak! Gosez jotak bait geunden!!!

Aurretik ere “Gros”eko mintegia harriz garbitu genuen, datorren astearteko hitzaldiari begira; Hazierak, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean kokatutako hazien artxiboak, hazien eta nekazal-bioaniztasunaren garrantziari buruzko solasaldia eskainiko du. Azaroak 17:ean, arratsaldean (17:00etan), Uliako mintegi zaharretan izango den ekitaldi irekia dugu.

Zatoz hitzaldira!
Eta bide batez, ezagutu parkea!

Notatxoa: argazki gehiago dituzue erakusgai Xabierren eskutik. Mila esker!

Advertisements
auzolan-n argitaratua
2 comments on “Auzolan egun ederra mintegietan
  1. Jota. Ve.-k dio:

    Zelako lana egindakoa! Ta hamaiketakoa be oso goxua giro ederrean!

    Atsegin dut

  2. […] ez Uliako Mintegien parkearen bilakaeraz! Gune hau txukundu dugu denon artean, basoa garbitu, kajoneretan lurra sartu eta baratzea landu, negutegiak egokitu eta, batez ere, parkea ireki eta bizia eman […]

    Atsegin dut

Iruzkin bat utzi.

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: